Bake prozesua
Bake prozesua
Erredakzioa
Lehendakariaren hitzetan, ezker abertzaleak 'ukitzen duen guztia erretzen du' eta, oraingoan, 'nazioarteko bitartekarien irudia erretzea lortu du'.
Albisteak (2)
Iñigo Urkullu lehendakariak bake prozesuaz hitz egin du, Europa Press agentziari eskaini dion elkarrizketan. ETA erakundeak, joan den otsailean, armagabetzearen hasiera irudikatu zuenean, sinesgarritasuna ematea erabaki zuela esan du lehendakariak, horrek sorraraziko zizkion "arriskuak" beregain hartuta. Erakunde armatuaren agirian erabateko armagabetzeko konpromisoa zegoela adierazi du, baina hori ez dela "inoiz bete" gaineratu du.
Jonathan Powell eta Martin McGuinness nazioarteko bitartekariek, asteon, egin duten bisitaren atzean "ezker abertzalearen estrategia" ikusten du Urkulluk. Horregatik, bileretan ez parte hartzea erabaki zuen, bere ustez, etorkizunera begira inolako konpromisorik erakusten ez duen joko batean parte hartzea nahi ez zuelako. Bitartekarien azken bisita honetan ez dela ezer berririk egon uste du.
"Ezker abertzaleak ukitzen duen guztia erretzen du, eta, oraingoan ere, hein handi batean, nazioarteko bitartekarien irudia erretzea lortu du", esan du. Powellen eta McGuinnessen "borondate ona" ez duela zalantzan jartzen ere azpimarratu du.
Egoera bideratzeko eman beharreko urratsak "oso argi" dituela esan du: "erabateko armagabetzea" eta "eragindako minaren aitortza". Espetxe politikan eta elkarbizitzaren alorrean ere pausuak ematea beharrezkotzat jo du.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa