13:19

Bake prozesua

Bake Prozesua

'Bakegintzak presa du', salatu du Aralarrek

Erredakzioa

Zabaletak eskatu du bakea berdintasunean egin ahal izatea, garaiturik eta garailerik gabe, konkakizuna askatasunez egitea eta biktima guztiak aitortzea.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Patxi Zabaleta Aralarko koordinatzaile nagusiaren hitzetan, "bakegintzak presa du", eta zentzu horretan, “bakea berdintasunean egin ahal izatea” eskatu du, “garaiturik eta garailerik gabe; eta kontakizuna askatasunez egitea, biktima guztiak aitortzea, eta salbuespeneko legedia eta jurisdikzioa baliogabetzea”.

Zabaletak Rebeka Ubera antolakuntza idazkariarekin batera Donostian egindako prentsaurrekoan azpimarratu duenez, bere alderdia kezkatuta dago "bake prozesuak bizi duen egoerarekin".

Aralarren esanetan, azken hiru urteetan Frantziako eta Espainiako gobernuek "ez dituzte eman euren erantzukizun mailari zegozkion urratsak", eta, gainera, nagikeria horrekin harro agertu dira. Zabaletaren arabera, "bakeak presa du beti, eta biktimentzat berandu helduko da".

Zabaletak berdintasunean egindako bake baten alde egin du, garaitu eta garailerik gabeko bake baten alde. Halaber, egia bilatzeari eta ikerketari dagokionez, "kontakizuna askatasunez" egitea ahalbidetu behar dela gaineratu du, “horrela egin ezean, historizismoa egingo litzatekeelako”, esan du.

Aralarren buruaren arabera, Zigor Kodeak bertan behera utzi beharko ditu, hemendik aurrera, preso politikoentzat aurreikusi ez dituen zigorrak. "Preso politikoen amnistia lortu behar da”, esan du; baina horretara heldu aurretik,  "sakabanaketarekin bukatu, eta gaixorik eta egoera larrian dauden presoen egoerari erantzun” behar zaiola adierazi du.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena