11:47

Bake prozesua

Auzitegi Nazionala

Kartzelatu egin dute Barajasen atxilotutako ETAko ustezko kidea

Erredakzioa

Maria Jesus Elorzak bazekien atxilotuko zutela, baina bere egoera erregularizatzeko itzuli da Venezuelatik.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Pablo Ruz Auzitegi Nazionaleko epaileak Maria Jesus Elorza Zubizarreta ETAko ustezko kidea baldintzarik gabe kartzelatzea agindu du. Atxilotuak baztertu egin du Espainiak Frantziara estraditatzea (Estatu horretan hiru urteko espetxe zigorra bete behar du).

Elorzak epaile aurrean azaldu zuenez, Venezuelatik Madrilera zihoala bazekien atxilotu egingo zutela, baina, 65 urte dituenez, bere egoera erregularizatu nahi duelako erabaki zuen bidaia hori egitea.

1980ko hamarkadan hil zituzten Estatuko Segurtasun Indarretako kide batzuen hilketekin lotu du Barne Ministerioak atxilotua, eta 1984tik klandestinitatean zegoela esan du.

Fernandez Diazek zuzentzen duen Ministerioaren arabera, Elorzak 'Donosti' komandoari laguntza eman zion, eta 1996an Venezuelara alde egin zuen, Jose Antonio Aguirre Lete eta Petra Elser atxilotu ostean, Elorzaren argazkia zuten zenbait agiri atzeman baitzieten.

Atzo, igandea, atxilotu zuten, 07:30ean, Adolfo Suarez Madril-Barajas aireportuan, Frantziako Justizia agintariek hura atxilotzeko emandako agindu bati jarraituz, talde terroristako kide izatea egotzita hiru urteko espetxealdia bete zezan.

Atxilotutakoa Elgoibarren jaio zen, 1948an, eta 1984tik klandestinitatean omen zegoen, 'Donosti' komandoa desegin eta gero, polizia-iturrien arabera.

Komando hori aritu zen urteetan, zenbait atentatu egin ziren Gipuzkoan, gehienbat Estatuko Segurtasun Indarretako kideen kontra.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena