09:09

Bake prozesua

Parisen

Xabier Lopez Peña 'Thierry' hil da, odol-isuria izan ostean

Erredakzioa

'Thierry' Pariseko erietxe batean zegoen ospitaleratuta, eta bihotzeko arazoek jota zendu da, Herrirak eta Etxeratek jakinarazi dutenez.

1:06
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Xabier Lopez Peña 'Thierry' ETAko ustezko buruzagi ohia hil da Pariseko Corbeil-Essonne erietxean, Frantzian, Herrira eta Etxerat plataformek jakitera eman dutenez. Joan den martxoaren 11an ospitaleratu zuten 'Thierry' bihotzean arazoak zituelako. Lopez Peña ohia Fleury-Merogiseko kartzelan zegoen espetxeratuta.

Ospitaleratuta

Etxerat plataformak azaldu duenez, martxoaren 11n Corbeil-Essones erietxean ospitaleratu zuten, bihotzean zituen arazoengatik artatzeko. Bertan zegoela, ETAko presoak burmuineko odol-isuria izan zuen, eta ebakuntza egin arren ez zuen hobera egin.

Ondorioz, Pitie Salptriereko ospitalera eraman zuten, eta bertan hil da larunbat honetan. Azken egunetan 'Thierry'k ezin zuen hitz egin, eta keinuen bitartez bakarrik komunikatzen zen.

Etxeraten salaketa

Bestalde, Etxerat presoen senitartekoen elkarteak Pitie-Salpetriere Frantziako ospitalaren jarrera salatu du 'Thierry'ren osasun egoera eta heriotza "isilean gorde nahi izan dituelako". Ohar baten bidez Etxeratek azaldu duenez, Lopez Peña goizalde honetako 01:00etan hil da, eta ospitalak ez du familiari horren berri eman 13:00ak arte.

Bost urte zeramatzan espetxean Lopez Peñak, 2008an Bordelen Jon Salaberria, Igor Suberbioa y Ainhora Ozaetarekin batera atxilotu ostean. ETAko buruzagi nabarmenetarikotzat jo zuen Poliziak Thierry', eta, Poliziaren arabera, Zapateroren Gobernuarekin izandako elkarrizketetan parte hartu zuen.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena