22:31

Bake prozesua

Gobernuaren erantzuna

'Behin betiko desegiteko' berriro eskatu dio Rajoyk ETAri

Erredakzioa

"Baikor izatea gustatzen zait, ez dut ondorio negatiboetaz hitz egin nahi, eta ETAk behin betiko desagertzen dela esaten duenean guztientzako ondorio positiboak etorriko dira", adierazi du.

0:27
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Mariano Rajoy Espainiako Gobernuko presidenteak ETAri "behin betiko desagertzeko" eskatu dio gaur berriro. Bere ordezkariak Norvegiatik kanporatzeak "ondorio negatiboak" izango dituela ziurtatu du ETAk agiri batean.

"Baikor izatea gustatzen zait, ez dut ondorio negatiboetaz hitz egin nahi, eta ETAk erakunde terrorista gisa behin betiko desagertzen dela esaten duenean guztientzako ondorio positiboak etorriko dira", adierazi du Rajoyk Parisen. François Hollande Frantziako presidentearekin prentsaurreko bateratua eman du Espainiako Exekutiboko buruzagiak.

ETAren desagerpena "guztien onerako" izango dela erantsi du Gobernuko presidenteak.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena