Bake prozesua
Agiri batean
Erredakzioa
Era berean, Espainiako Gobernuaren jarrera salatu du ETAk, eta "negoziazio eta elkarrizketarako gunea ixteko" erabakiak "ondorio negatiboak" izango dituela iragarri du.
Albisteak (3)
Bideoak (1)
Informazio gehiago (1)
Dokumentuak (1)
Egungo Espainiako Gobernuaren (PP) eta aurreko Exekutiboaren (PSOE) jarrera salatu du ETAk agiri zabal batean. Gainera, "negoziaziorako eta elkarrizketarako gunea ixteko" erabakiak "ondorio negatiboak" izango dituela iragarri du, Gara egunkariak bere webgunean jakitera eman duenez.
Neurri horiek hartu izana "atzerapauso garbia" dela uste du ETAk, "gatazkaren konponbidea zailtzen eta atzeratzen duen neurrian". Horregatik, arlo horretan EAJk Espainiako Gobernuari ematen dion babesa ez duela ulertzen dio ETAk.
naiz.info atariak argitaratutako agirian, bere negoziatzaileak Norvegiatik kanporatu dituztela azaltzen du ETAk, eta desarmatzea Nazioarteko Egiaztatze Batzordearekin eztabaidatu ez dutela esan du.
Desarmatzea "Nazioarteko Egiaztatze Batzordeak prozesuaren hasieran emandako agindutik at geratu zen eta, ondorioz, ETAren eta Batzordearen gai-zerrendan ez dago, eta ez da sekula egon", azaldu du.
Zentzu horretan, desarmatze posible baten iragarpenak "asmo gaiztoarekin" erabiltzen ari direla salatu du. ETAren hitzetan, "prozesuaren blokeoan duten erantzukizuna estali nahi dute Estatuek"
"Ez dugu zailtasunen aurrean etsiko"
Hala eta guztiz ere, "behin betiko irtenbidea eraikitzeko lanean" jarraituko duela dio ETAk, "eta aukeratutako ordezkaritza aktibo" matenduko duela baieztatu du. "Ez dugu zailtasunen aurrean etsiko, Euskal Herriak bakea eta askatasuna merezi eta behar dituelako", erantsi du.
Norvegiako agintariek ETAko agintariak herrialdetik kanporatu zituzten iragan otsailean. Konkretuki, David Plak, Iratxe Sorzabalek eta Josu Ternera kide historikoak hilabeteak eman zituzten Norvegian, Aieteko konferentziaren ostean.
Terrorismoaren aurkako borrokako iturrien arabera, tarte horretan ETAk Gobernuari zenbait proposamen helarazi zizkion, baina Madrilek uko egin zien. Horien esanetan, aurrerapausorik eman ez zela ikusita Norvegiako agintariak nazkatu ziren eta ETAko kideak kanporatzea erabaki zuten.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa