10:36

Bake prozesua

Legealdi berria

Egibar: 'Bakerako lantaldea eratzeko gehiengo nahikoa egongo da'

Erredakzioa

Jeltzalearen esanetan, PPk parte hartuko du azkenean, "nahiz eta bozik ez eman". Gainera, esan duenez, PPk "UPyDk bultzatuta" egin zuen Goioaga senatari aukeratzearen gaineko "irakurketa".

0:35
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Joseba Egibar GBBren presidente eta EAJren Legebiltzarreko bozeramailearen esanetan, "datorren astean edo dagokionean", Eusko Legebiltzarrean bakerako lantaldea osatzeko gehiengo nahikoa egongo da eta, bere iritzian, PPk bertan parte haruko du azkenean.

Euskadi Irratian egin dioten elkarrizketa batean aurreko ostegunean Legebiltzarrean bakerako lantaldearen inguruko eztabaida atzeratzeko erabakia izan du hizpide Egibarrek. Hiru senatari autonomikoen aukeraketak "egun osoa baldintzatu zuen", zehaztu du.

Horren ildotik, azaldu duenez, PPk "zalantzarik gabe UPyDk bultzatuta" egin zuen Iñaki Goioaga (EH Bildu) senatari aukeratzeko erabakiaren gainerako "irakurketa" eta "Goioagaren kontrako saioa oso gogorra izan zen, lehenik eta behin UPyDren partetik eta geroago, horren ondorioz, PPren aldetik, eta horrek egun osoa baldintzatu zuen".

"Lantaldea sortzea egun berean ezin zuela eztabaidatu esan zuen PPk, baina uste dut datorren astean, edo dagokionean, lantaldea sortzearen aldeko gehiengo nahikoa egongo dela eta PPk, bozkatzen ez badu ere, lantaldean parte hartuko duela", nabarmendu du.

 

Gaitzespena

Halaber, Egibarren arabera, EAJk PPk ETAren atentatuak gaitzesteko eta haren desagerpena "behin betiko eta baldintzarik gabe" eskatzeko ekimenaren kontra bozkatu zuen "iragana ahaztu gabe, etorkizunera begiratu nahi dugulako".

"Guk etorkizunera begiratu nahi dugu, eta PPri esan genion gaur (ostegunagatik) ez genuela mozioa babestuko, ez ginela gaitzespenen eremuan sartuko, eta espero genuela, hori ez gaitzesteagatik, EAJ legez kanpo uzteko prozesurik ez hastea", gaineratu du.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena