albisteak
Manifestazioa
Erredakzioa
Laura Mintegi EH Bilduko buruak martxa jendetsuan parte hartu du. "Preso gaixoak aske uzteko eta Parot doktrinaren amaiera" eskatu du Mintegik.
Albisteak (3)
Informazio gehiago (1)
Milaka lagun Baionan bildu dira larunbat honetan presoen eskubideak aldarrikatzeko. Antolatzaileen aburuz, 15.000 lagun inguru izan dira bertan (13.000 inguru, Poliziaren arabera), "Giza eskubide guztiak. Euskal presoak Euskal Herrira. Hurbildu bakera" lelopean presoen hurbilketa eskatzeko.
Laura Mintegi EH Bilduko liderra manifestazioaren buruan izan da, eta "preso gaixoak askatzeko eta Parot doktrina bertan behera uzteko" eskatu du.
"Aieteko Adierazpena betetzeko ordua heldu zaie Espainiako eta Frantziako Estatuei", adierazi du EH Bilduko buruak, Donostian 2011ko urriaren 17an sinatutako itunari aipamena eginez.
"Presoei eta Aurore Martini bereziki elkartasun osoa adierazi nahi die Bilduk", azpimarratu du Mintegik. Aurore Martin azaroaren 1ean atxilotu zuten Iparralden eta Espainiara bidali dute bertan epaitu dezaten.
Herrirak antolatutako martxa 15:30ean abiatu da Baionako Place des Basques plazatik. Bertan bildutakoek Espainiako eta Frantziako espetxe-politikaren aurka egin dute. Manifestazioaren hasieran "joaldunak" izan dira, euskal mitologiako pertsonaiak. Martxan Aurore Martinen eta presoen argazkiak izan dira ikusgai.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa