albisteak
Iruzkina
Iñigo Herce
- Erredakzioa -
Eman du eman beharrekoa, eta hementxe amaitu da. Beste hitz batzuekin, antzeko zerbait esan du gaur Lopez lehendakariak hauteskundeen aurrerapena iragarrita.
Gaur entzundakoaren arabera, Rajoyren murrizketen aurrean, euskal autogobernuaren defentsan oinarrituko du diskurtsoa Lopezek. Baina aukeratutako egunak bete-betean bat egingo du ETAren indarkeriaren amaieraren urteurrenarekin. Jakina izanagatik, ETAren indarkeriarik gabe egingo diren lehen bozketak izateak garrantzi historikoa du, zalantzarik gabe. Data horren inguruan, bakegintza prozesuaren balantzeak egingo dira, ezinbestean, eta horrek kanpainako hitzaldietara eramango du gaia. Bakea, beraz, kanpainan izango dugu, eta ez da baztertu behar egun horien inguruan ETAren adierazpenen bat heltzea.
Baina egoera ekonomikoa da, datu guztien araberan, herritarren kezka nagusia. Hurrengo aste edo hilabeteotan Espainiaren erreskatea helduz gero, kezka eta beldurra areagotu egingo dira. Alderdiak horren jakitun dira, eta indarrak gai horretan jartzeko estrategiak diseinatu dituzte. Herritar izutuari bermea eta konfiantza helaraztea izango da hautagai eta alderdien ahalegin nagusietako bat. Diru kontuak kudeatzeko fidagarriena nor den, horixe izango da hurrengo bi hilabeteotako kinka nagusia. Hori ondoen islatzen duenak asko izango du irabazita hurrengo hauteskundeei begira.
Urriaren 21eko gauean gertatzen dena gertatzen dela, ezinbestekoa dirudi, halere, itun politikoen beharrak. Inkestei erreparatuz, edonor gailenduta ere, beste alderdiren batekin elkar ulertu beharko du irabazleak, agindu ahal izateko. Legebiltzarraren hurrengo osaera horrek aukera eta bide berriak irekiko ditu euskal politikagintzan.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa