albisteak
Analisia
Felipe etxebarria
Eskuin muturra Alemaniako ekialdean da batez ere indartsua. Aktore ekonomikoek "Silicon Saxony" deitzen dioten lurralde honetan arduratuta daude, eskuin muturraren gorakada dela eta, atzerriko langile prestatuak erakartzeko aukera geratu egiten delako.
Abenduaren amaieran emandako alerta honek orain indar gehiago hartzen du, azken inkesten arabera, eskuin muturra hartzen ari den indarragatik. % 37ko boto asmoarekin, Alemaniarako Alternatiba, AfD, lehen indarra izango litzateke Saxoian udazken honetan egingo diren hauteskundeetan. Maila federalean AfDk botoen % 23 hartuko lituzke, azken hauteskundeetan baino % 10 gehiago.
Nekazarien manifestazioetan eskuin muturraren infiltrazioak ere kezkak sortzen dizkio Joachin Rukwied Nekazarien Batasuneko presidenteari.
Patronalari kezkak sortzen dizkio baita ere Alemaniako enpresen barnean eskuin muturrak duen gero eta presentzia handiagoak. Azken urtebeteetan hainbat eztabaida sortu dira Zentrum Automobileren, AfDtik hurbil dagoen sindikatuaren, inplantazioak Volkswagen, BMW, eta Porscheren lantegietan. Andre Schmidt soziologoak azaltzen duenez, eskuin muturreko sindikatu honen taktika da denbora gutxiago eman zuzendaritzarekin negoziaketetan, eta ostera, gehiago presentzia erakusten eta bere ordezkariak langileez arduratzen direla azaltzen. Horren aurrean, IG Metal sindikatu nagusiak erreakzionatu du parte hartze kanpainetan zentratuz, 35 orduko lan asteari buruzko eztabaidan, adibidez.
Eskuin muturra Alemaniako ekialdean da batez ere indartsua, lehenagoko Alemania komunistan sindikatuek kogestioaren arloan duten ahultasunagatik. Aktore ekonomikoek "Silicon Saxony" deitzen diote Dresdetik hurbil dagoen lurralde honi. Erdi-eroaleen industria garatzen den lurralde honetan kezkatuta daude, eskuin muturraren gorakada dela eta, atzerriko langile prestatuak erakartzeko aukera geratu egiten delako.
Baina Alemaniako enpresa guztiek ez dute beti izan jarrera berdina eskuin muturraren aurrean. Alemaniako prentsak azaldu duenez, Müller, esnekien enpresa nagusiko agintariak eta AfDko buruzagiek harreman onak izan dituzte.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa