09:35

albisteak

Analisia

Ukraina atzerrira joandakoen nahitaezko soldadutza aztertzen ari da

Felipe Etxebarria

Felipe Etxebarria

Ukraina soldadu gehiagoren bila ari da, Errusiaren erasoei aurre egiteko. Esaten denez, une honetan 450.000 eta 500.000 bitarte gizon beharko lirateke. Hori dela eta, Kiev aztertzen ari da nola itzuliarazi atzerrira ihes egindako gizon horiek.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Europar Batasunean bakarrik 700.000 gazte ukrainar daude, Armadarentzat erreklutatuak izan daitezkenak, Errusiaren aurkako gerra jasaten ari den blokeoaren aurrean. Rustem Umerov Ukrainako defentsa ministroak esan duenez, gazte horiei  "gonbidapena" bidaltzekotan dira, Armadara joan daitezen. Joango ez balira zigorrak ere izango omen lituzkete.

Vlodomir Zelenski Ukrainako presidenteak berak, bideoz emandako mezu batean, beren herria defendatzeko herritarren  borroka espirituari dei egin dio, dauden helburuak lortzeko, Ukrainak ahalegin eta energia handiena egin behar duenean. Eta gaineratu du: "atsedenaldia hartzeko unea gero etorriko da"

Atzerrian bizi diren gizonezko ukrainarrak derrigorrez gerrara joateari buruzko aipamenak eztabaida bizia sortu du Alemanian, bertan atzerriratu gazte ukrainar asko bizi baitira. Oposizioan dauden CDUko kontserbadoreek Kievko gobernuaren jarrera babesten dute. Ostera, Marco Buschmann Alemaniako Justizia Ministro liberalak adierazi duenez, Berlingo Gobernuak ez du inor bere borondatearen aurka derrigorrez soldadutza egitera bidaliko.

CDUk, bere aldetik, dirulaguntzak murriztu nahi dizkie Alemanian bizi diren gizonezko ukrainarrei. Kontserbadore alemaniarrek uste dutenez, ez dago ondo adin militarrean dauden gizonezkoak beren herria defendatzeko gerrara ez joatea. Beraientzako deialdi morala eta premiazkoa da eta politikoki babestuko dute.     

Baina Berlingo Gobernuak nahi du gizonezko ukrainar hauek Alemaniako lan merkatuan sartzea, aspaldian eskulan eskasia jasaten baitu. Beraz, gizonezko hauek ez lukete dirulaguntza publikoen menpe egon beharko. 

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena