12:40

albisteak

Iruzkina

Macronek tabu bat apurtu du Korsikaren autonomiarekin

Felipe Etxebarria

Felipe Etxebarria

Bertako indar abertzaleentzat garaipena izan da. Frantziako presidenteak Italiako Sardinia uharteak duen autonomiari buruz hitz egin du, eta autonomia horren eredua jarraitzearen alde azaldu da.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Frantziako Estatuak azken 50 urteetan autonomia ukatu ondoren, Emmanuel Macron presidenteak tabu bat apurtu du Korsikako irlari autonomia politikoa eskainiz. Bertako indar abertzaleentzat garaipen bat izan da hori. Macronek "une historikotzat" jo du iragarpena Ajaccioko parlamentuan hitz egin duenean. Arlo horretan, autonomia hori Frantziako Konstituzioan aldaketa sartzearen alde azaldu da. "Korsikak askatasun handiagoa behar du", esan du presidente frantziarrak. Macron Korsikako berezitasunak, hizkuntza ere bai, Frantziako Konstituzioan aitortzearen alde dago. Beraz, korsikarrak estatus koofiziala izango luke.

Zein da prozesua autonomia politikoa sortzeko?

Frantziako Estatuaren eskumen batzuk Korsikara igortzea Estatu Kontseiluaren eta Konstituzio Kontseiluaren kontrolpean burutuko da.

Lehenengo eta behin, Korsikako talde politikoak ados jarri behar dira sei hilabeteko epean Konstituzioan sartu beharreko txostenari buruz. Horretarako adostutako testua erreferendumean edo Frantziako parlamentuko bi ganberen hiru herenek onartu beharko dute.

Baina errepublikanoek gehiengoa dute Senatuan, eta ez daude ados Korsikari autonomia gehiago ematearekin, beren ustez Frantziako beste lurraldeetan ere mugimendu independentistak indartuko lituzkeelako; hain zuzen ere, Alsazian, Bretainian, Euskal Herrian eta Katalunian. Eskuin indarren ustez, horrek Frantziaren zatiketarako mehatxua dakar.

Gainera, Bruno Retailleau errepublikanoen talde parlamentarioaren buruak dioenez, hizkuntza errekonozitzea "lerro gorria" zeharkatzea da. Bere ustez, Frantziako herritarren ideala hizkuntza bakarra izateari ere dagokio. Frantziak Europar  Batasuneko Hizkuntza Erregional eta Gutxituen Karta sinatu bazuen ere, Parisek inoiz ez du hori berretsi.

Korsikarra uharteko hizkuntza eskola publikoetan ere indartzearen alde azaldu da Macron. Horren helburua benetako elebitasuna lortzea izango litzateke. Gaur egun Korsikak dituen 350.000 biztanleetatik, hizkuntza korsikarrak 30.000 hizlari baino ez ditu.

Frantziako presidenteak Italiako Sardinia uharteak duen autonomiari buruz hitz egin du, eta autonomia horren eredua jarraitzearen alde azaldu da.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena