10:31

albisteak

Iruzkina

Moskun ez da desfilerik egongo maiatzaren 1ean ekintza terrorista baten mehatxu "handia" dagoelako

Felipe Etxebarria

Felipe Etxebarria

Felipe Etxebarriaren iruzkina: Moskun ez da desfilerik egongo maiatzaren 1ean ekintza terrorista baten mehatxu "handia" dagoelako

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Errusiako sindikatu independenteetako presidente ordeak iragarri duenez, aurten, maiatzaren 1ean, Langileen Egunean, ez da desfilerik ezta manifestaldirik egongo. Iragarpena sindikatuek Errusiako agintariekin adostu ondoren egin dute.

Desfileak bertan behera geratzeko arrazoi nagusia Ukrainako gerra tarteko ekintza terrorista baten mehatxu "handia" dagoela da, Errusiako agintarien ustez. Hala iragarri du Errusiako sindikatuen federazio handienak.

Hala ere, bilera "orokor" bat egingo omen da, Alexandre Txertxukov sindikatu independenteen Federazioko presidente ordeak Tass agentziari adierazi dionez. "Arrisku terrorista handia" dagoela iritzita hartu dute erabakia agintariak, baita "ekintza militar berezia gertatzen den eremutik urrun ere". Hala justifikatu du erabakia Kremlinek.

Segurtasun arazoa

Maiatzaren 1eko ospakizun tradizionalak oso ofizialak dira Errusian, botereari oso lotuta dauden sindikatuek antzolatzen baitute. Desfileekin batera, Moskun eta inguruan ekitaldi kulturalak eta politikoak izaten dira.

San Petersburgon apirilaren 2an blogari militar bat atentatuan hil ondotik, agintari errusiarrek behin eta berriz esan dute arrisku terrorista handia dagoela, eta Ukrainari,  Mendebaldeari eta Errusiako oposizioari leporatzen diete eraso gehiago egiteko asmoa.

Langileen Nazioarteko Eguna maiatzaren 9a baino egun batzuk lehenago ospatzen da, hau da, Errusia osoan Alemania naziaren aurkako garaipena ospatzen den egunaren atarian. Egun horretan hainbat desfile militar egiten dira, garrantzitsuena Moskuko Plaza Gorrian egiten dena, iaz, Vladimir Putinen presentziarekin.

Joan den asteazkenean dagoeneko Serguei Aksionovek, Krimeako gobernadoreak, iragarri zuen maiatzaren 1eko eta 9ko ospakizun guztiak bertan behera geratzen zirela "segurtasun arazoak" tarteko.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena