14:06

albisteak

Analisia

Zer nahi du Erdoganek hauteskundeak aurreratuz?

Felipe Etxebarria

Felipe Etxebarria

HDPk ez badu bere hautagairik aurkezten eta oposizioko sei alderdikoari eskaintzen badio babesa, Erdogan lehen itzulian hautatzeko aukerak nabarmenki murriztuko lirateke, gutxienez botoen % 50 behar baitira.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Recep Tayyip Erdogan Turkiako presidentea prestatzen ari da hauteskundeak aurreratzeko. Inkestak bere alde daude. Baina ez da segurua aurkeztu ahal denik.

Parlamentuan egindako agerraldian, Erdogan legebiltzarreko eta presidentziarako hauteskundeak aurreratzearen alde azaldu zen. Biak aldi berean izango lirateke, maiatzaren 14an.

Maiatzaren 14a data sinbolikoa da Turkian, 1950ko egun horretan lehen aldiz hauteskunde libreak egin baitziren. Hauteskundeak maiatzaren 14ra aurreratzeko Hauteskunde Kontseilu Gorenak martxoaren 10a baino lehen iragarri behar du.

Presidentziarako hauteskundeetan ez dago oraindik erabakita nor edo nortzuk izango diren bere etsaiak. Oposizioko sei alderdik hautagai bakarra aurkeztuko dute otsailean. Aukera gehien dutenak Kemal Klicmadaroglu oposizioko lehen alderdiko buruzagia eta Eklem Imamoglu Istanbulgo alkatea dira.

Kurduen aldeko HDP alderdiko buruzagia den Pervin Buldan hirugarren hautagai bezala aurkezten bada, Erdoganek lehen itzulian irabazi dezake. Baina, uste denez, HDPk ez badu bere hautagairik aurkezten eta oposizioko sei alderdikoari eskaintzen badio babesa, Erdogan lehen itzulian hautatzeko aukerak nabarmenki murriztuko lirateke, gutxienez botoen % 50 behar baitira.

Erdogan nazioarteko protagonismoa ari da erabiltzen bere irudia zaintzeko, batez ere izandako tartekaritza lana zerealak esportatzeko Errusia et Ukrainaren artean lortutako akordioan. Herritarren oniritzia ere badauka, Finlandia eta Suedia NATOn sartzeko baldintza gogorrak  jartzen dituelako. Baina, bestalde, egoera ekonomiko kaskarrak bere onarpena ahuldu egin du, inflazioa  ia % 80 baita.

Beste zalantza bat da: Erdogan hirugarren aldiz hauteskundeetara aurkeztu ahal ote den argitu behar da. Konstituzioak bi agintaldi soilik uzten ditu. Baina Konstituzioak hirugarren agintaldi bat ere utzi dezake, bigarren agintaldia, hauteskundeak aurreratzeagatik, ez denean osotu eta Parlamentuko diputatuen bostetik hiruk (360 diputatuk) onartzen badute. Horretarako oposizioko alderdien babesa behar du, eta oposizioa hauteskundeak aurreratzearen aurka dago.

Edonola ere, Erdogan presidente aukeratzeak ez du esan nahi Parlamentuan gehiengoa izango duenik. Inkestek oposizioko sei alderdi eta kurdoen aldeko HDPk osotutako koalizioari ematen diete garaipena.

Kasu horretan, Erdogan presidentea, Parlamentuan oposizioa nagusi dela, koalizioan agintzera behartuta egongo litzateke.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena