albisteak
Komunikatuari, erantzuna
Erredakzioa
Ezker abertzaleak, bestalde, ETAk "gatazkaren ondorioen inguruan" aipatutako "elkarrizketa ausarta abian jartzeko" eskatu dio Sarkozyren Gobernuari.
Sarkozyren Gobernua ETAren behin betiko keinuaren zain dago. Argazkia: Efe.
Albisteak (2)
Informazio gehiago (1)
Frantziako Gobernua ETAk "erabateko desarmea iragartzearen" zain dago, Kanpo Arazoetako Ministerioak ETAren komunikatuari emandako erantzunaren arabera.
Bernard Valero Ministerioko bozeramaileak esan duenez, Frantziako agintariek "ez dute ETAk atzo bidalitako komunikatua ikusi". Komunikatua Frantziako albiste agentzia batera bidali zuten eta "euskal gatazkaren ondorioen inguruko elkarrizketa zuzena" hastea eskatzen zioten Frantziako Exekutiboari.
"Frantzia Espainiarekin eta Espainiako Gobernuarekin dago indarkeriaren behin betiko amaiera lortzeko helburuan", azpimarratu du Valerok.
Kanpo Arazoetako bozeramaileak ez du ETAko presoak Euskadiko kartzeletara hurbiltzeaz hitz egin nahi izan, gai hori bere Ministerioaren ardura ez dela azalduta.
Ezker abertzalea, elkarrizketaren alde
Ezker abertzaleak, bestalde, ETAk "gatazkaren ondorioen inguruan" aipatutako "elkarrizketa ausarta abian jartzeko" eskatu dio Sarkozyren Gobernuari. Espainiako Gobernuari dei bera egin dio, eta "arduraz eta ikuspegi zabalaz" aritzeko eskatu dio.
Bilbon emandako prentsaurrekoan, Maribi Ugarteburu ezker abertzaleko bozeramaileak esan du, Aieteko nazioarteko konferentzian ezarritako bideari jarraituta, "gatazkaren ondorioak" "hitz eginez, adostasunez eta ordenaz" jorratu behar direla; eta horretarako ezinbestekoa da, Ugartebururen ustez, Espainia eta Frantziako Gobernuek ETArekin hitz egitea.
Ezker abertzaleko kidearentzat, "gatazkaren ondorioz hitz egiteko orduan" Gobernuak eta ETA dira elkarrizketen protagonistak, "eragile politikoek ezin dugulako parte hartu".
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa