albisteak
ANALISIA
JESUS TORQUEMADA
Tira, listo!. Askatu da ‘brexit’aren korapiloa. Erresuma Batua Europar Batasunetik joango da, urtarrilaren 31n.
Alderdi Kontserbadoreak lortu du gehiengo osoa: nahikoa eta sobera, Johnsonek Bruselarekin negoziatu zuen irteera plana onartzeko. 'Brexit'aren aurkako alderdiak hauteskundeetara elkarrekin joan izan balira, agian emaitza bestelakoa izango zen, baina nor bere aldetik joan da, eta gauzak erraztu dizkiote Johnsoni.
Alderdi Laboristaren deskalabruak erakutsi du Jeremy Corbyn erabat oker ibili dela, ez baitu behar bezain argi defendatu Europar Batasunean geratzea, eta batzuetan, bazirudien Brexitaren aldeko indarren agente sekretua zela. Baina badaude beste irakurketa interesgarri batzuk ere. Eskoziako Alderdi Nazionalistak are gehiago handitu du lehendik ere beren herrialdean zuten gehiengo osoa, ia eserleku guztiak lortuta.
Nicola Sturgeon Eskoziako ministro nagusiak berehala eskatuko du independentziarako bigarren erreferenduma, saiatzeko galarazten Eskoziaren irteera Europar Batasunetik, Erresuma Batuarekin batera.
Gehiengoa ingelesen botoei esker lortu duen Johnsonek, dagoeneko esana du erreferendumaren kontra egingo duela. Beraz, laster etorriko da Ingalaterra eta Eskoziaren arteko talka.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa