albisteak
Iruzkina
Jesus Torquemada
Alderdi Sozialdemokrataren zuzendaritza aldaketaren ondorioz, Koalizio Handia ez du luzerako iraungo. Bi buruko zuzendaritza berria horren kontrakoa da eta.
Alderdi Sozialdemokratan gertatu den zuzendaritza aldaketaren ondoren ez da luzerako izango kristau-demokraten eta sozialdemokraten arteko Koalizio Handia. SPDk bi buruko zuzendaritza izango du aurrerantzean; gizon batek, Norbert Walter-Borjansek, eta emakume batek, Saskia Eskenek, osatua.
Biak ala biak Koalizio Handiaren aurka daude. Sozialdemokrata askok bezala uste dute koalizioan beraiek irabazi gutxi eta galdu, asko galtzen dutela. Hauteskunde deialdi bakoitzean sozialdemokratak botoak galtzen ari dira, eta askoren ustez demokristauekin koalizioa egiteagatik da. Baina demokristauak ere botoak galtzen ari dira, ohiko alderdi politikoak direlako zigortzen ari direnak. SPDko buruzagi berriek koaliziotik irteteko une egokiena bilatuko dute. Nahikoa izango da bazkidearekin liskar txikiena gertatzea koalizioari azkena emateko. Era batera edo bestera, Alemaniak gobernu ahula izango du 2020an aurrera egiteko. Angela Merkelek aspaldi iragarri zuen 2021ean alde egingo duela.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa