09:12

albisteak

Iruzkina

Merkataritza gerra suizida

Jesus Torquemada

Jesus Torquemada

Trumpek muga-zergak jarri dizkio Estatu Batuetara inportatzen diren ia produktu guztiei. Ondotik, Txinak inportatzen dituen ia produktu guztiei jarri dizkie zergak Xi Jinpingek.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Mundu osoarentzat ondorioak izango dituen gerra ekonomiko batean kateatu dira Estatu Batuak eta Txina. Trumpek muga-zergak jarri dizkio Estatu Batuetara inportatzen diren ia produktu guztiei. Ondotik, Txinak inportatzen dituen ia produktu guztiei jarri dizkie zergak Xi Jinpingek. Hori bakarrik ez. Dibisen gerra ere deklaratu dio Txinak Estatu Batuei.

Orain, hamaika urteko mailara erortzen utzi du yuana. Epe honetan, dolarreko zazpi yuaneko trukeari eutsi dio Txinak, muga jarrita: dolar bakoitzeko zazpi yuan eskas. Orain, aldiz, yuanak muga hori hautsi egin du eta balioa galtzen jarraitzen du. Merkatu estrategia klasikoa da: diruari balioa galtzen uzten diozu produktuak merkeagoak izan daitezen, baina arerioak gauza bera egiten du, eta dibisen gerra lehertzen da.

Honek, azken buruan, munduko merkatuaren murriztera garamatza, eta beraz, ekonomiaren jardueraren atzerakada batera. Are okerrago dena, benetako gerra bat leherrarazi dezake; lehengaien eta merkatuen kontrolaren benetako gerra bat.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena