08:20

albisteak

Iruzkina

Izua Britainia Handiko Alderdi Kontserbadorean

Jesus Torquemada

Jesus Torquemada

Alderdi Kontserbadoreko kideak 'brexit'aren alderdiak jango ote dituen beldur dira. Hori dela eta, erradikalenen magalera joango dira.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Britainia Handiko Alderdi Kontserbadoreak Theresa May ordezkatzeko prozesua hasiko du. Brexit-aren auzian gogorrena zein den erakusteko lehiatuko dira hautagaiak. Orain arte, Alderdi Kontserbadoreko diputatuen heren batek gutxienez irteera negoziatua nahi zuen eta uko egiten zion akordiorik gabeko brexit-ari. Gero eta gehiago, ordea, Alderdi Kontserbadoreko hautesleak ate kolpearen aldeko dira. Euretako askok brexit-aren alderdiari eman diote botoa azken hauteskundeetan eta alderdi horren programa bakarra hori da, hain zuzen ere: Europar Batasunetik akordiorik gabe ateratzea.

Alderdi Kontserbadorean izua piztu da udal hauteskundeetan eta zein Europakoetan emaitza txarren eraginez. Brexit-aren alderdiak jango ote dituen beldur dira. Hori dela eta, kontserbadoreak erradikalenen magalera joango dira. Horrek, izatez Boris Johnsoni egingo dio mesede, berak ate-kolpea jota eta zorra ordaindu gabe atera nahi baitu Europar Batasunetik.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena