08:23

albisteak

Análisis

Maduroren indar militarra agerian

Jesús Torquemada

Jesús Torquemada

- Redacción -

Nikolas Madurok indar erakustaldia egin zuen atzo Caracasko kaleetan zehar aginte militarren babesarekin. Egoera kontrolpean duela erakutsi beharra zuen eta militarrak bere alde daudela.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Nikolas Madurok indar erakustaldia egin zuen atzo Caracasko kaleetan zehar aginte militarren babesarekin. Egoera kontrolpean duela erakutsi beharra zuen eta militarrak bere alde daudela. Erdi mailako arduradun batzuk eta ehunka soldadu Juan Guaidoren alde egotera pasa badira ere, badirudi Madurok nahikoa babes militar duela boterean jarraitzeko.


Logikoa da: Chavismoaren hogei urteetan zehar, agintari militarrek tratu egokia izan dute Gobernuaren aldetik. Ondo ordainduak izateaz gain, estatuko negozio nagusietan parte hartzen utzi diete, PDVSa eta petrolio enpresak barne. Militarrek irabazteko gutxi dute baina asko dute galtzeko Juan Guaido Venezuelako egiazko presidente bihurtzen bada. Amnistia agindu badiete ere, ezin diete agindu estatuko propietateez abantaila ateratzen jarraituko dutenik.

Madurok badaki, beraz, berak militarrei eskaintzeko gehiago duela Guaidok baino.


Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena