10:10

albisteak

Iruzkina

Trumpek harresiaz soilik hitz egiten du

Jesus Torquemada

Jesus Torquemada

Boto-emaileei egindako promesa nagusia izan zen Mexikoko harresia. Laster eraikitzen hasten ez badira, berriz presidente izateko bere aukerak nabarmen murriztuko dira.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Argi dago Mexikoko harresia izango dela Trumpek berriz presidente izan nahian kanpainan erabiliko duen argudio nagusia. Atzo Trumpek telebista mezua eman zuen Etxe Zuriko bere bulegotik. Ekintza solemnea da; duela bi urte presidente izendatu zutenetik ematen duen mota honetako lehen hitzaldia da.

Zer ote da estatubatuarrei esateko zuen hain gauza garrantzitsua? Ba Mexikoko mugan larrialdi egoera dagoela, herrialdeko segurtasuna arriskuan dagoela, eta handik sartzen direla terroristak eta gaizkileak. Eta hori soilik harresia eraikiz konpondu daitekeela. Are gehiago, Kongresuak ez badio harresia eraikitzeko dirurik ematen, Trump prest dago larrialdi egoera nazionala deitzeko berak aukera izan dezan dirutza hori onartzeko Kongresuaren baimenik gabe.

Hitzaldi guztia gezur eta datu okerrez beteta egon zen. Ez zuen benetako datu bat bera ere eskaini esaten zuena frogatzeko; egia da berak esaten duelako eta kito!
Trumpek horrelako setakeria izatearen arrazoia sinplea da: harresia eraikitzea izan zen bere jarraitzaileei egin zien promesa nagusia. Eta ez badira laster eraikitzen hasten, berriz presidente izateko bere aukerak nabarmen murriztuko dira.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena