albisteak
Iruzkina
Jesus Torquemada
Ekonomia parasitarioa, espekulazioan aritzen den kapitala, etengabeko mehatxua da oraindik sistemarentzat. Inork ezin du bermatu krisia berriro errepikatuko ez denik.
Europako Batzordeak amaitutzat eman du ofizialki Europar Batasuneko krisia. Aldarrikapen horrekin, bide batez, krisiak 10 urte iraun duela onartzen ari da Batzordea. Alegia, 30eko hamarkadako atzeraldi handiaren ostean, inoiz izandako krisi luzeena izan dela. Benetan amaitu da? Baietz erantzuteko arrazoietako bat da Europar Batasuneko langabezi tasa 2008ko mailara itzuli dela. Baina badira zenbait herrialde Grezia, Espainia eta Italia, besteak beste, oraindik ere ordukoa baino langabezi tasa handiagoa dutenak.
Horrekin batera, enpleguaren kalitateari, soldatei, erosteko ahalmenari eta desberdintasun sozialei ere erreparatu behar zaie. Eta adierazle guzti horietan krisiak hondamena eragin du. Europa osoan, langileak duela 10 urte baino okerrago bizi dira, eta ziurgabetasuna handiagoa da. Halere, eman diezaiogun arrazoia Europako Batzordeari eta onar dezagun krisia amaitu dela.
Berriro gerta liteke? Bai; eta hori da txarrena. Ekonomia produktiboa, hau da, industria, nekazaritza eta finantzekin lotu gabeko zerbitzuak, funtzionatzen ari da berriro. Baina ekonomia parasitarioa, espekulazioan aritzen den kapitala, etengabeko mehatxua da oraindik sistema osoarentzat. Kapital horrek eragin zuen krisia 2008an. Erantzule bakar bat ere ez zuten zigortu, ez da nahikoa prebentzio neurri hartu, eta inork ez du bermatu ez dela berriro burbuila finantzariorik sortuko.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa