09:08

albisteak

Iruzkina

Beste liskar bat Washingtonen eta Moskuren artean

Jesus Torquemada

Jesus Torquemada

Wikileaksek Hillary Clintonen kanpainako lantaldearen hainbat mezu elektroniko filtratu egin zituen, eta

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Ziber erasoen kontu honetan seguru dakigun gauza bakarra da, Wikileaksek filtratu egin zituela Hillary Clintonen kanpainako lantaldearen hainbat mezu elektroniko.

Mezu horiek hautagai demokrataren kanpaina katramilatu zuten. Hauteskundeak alde handiarekin erabaki izan balira, Clintonen edo Trumpen alde, mezu horiek ez zuketen garrantzirik izango, baina azken emaitza hain estua izanik, akaso mezu horiek erabakigarriak izan dira.

Hortik aurrera ez dakigu ezer. Wikileaksek ez du esango nork eman zizkion mezuak. Estatu Batuetako espioitza agentziek Errusia jo dute errudun eta horregatik Obamak  Moskuren kontrako zigor diplomatikoak erabaki ditu. Espia kontu hauek, berez dira ilunak, eta horregatik oso zaila da ziurtasunak izatea.

Baina segurua dena da Obama oso erabaki garrantzitsuak hartzen ari dela Etxe Zurian egingo dituen azken asteotan. Trumpi bizitza zaildu nahiko balio bezala. Trumpek dagoeneko esan du, bertan behera utziko dituela Obamak dekretuz hartutako erabakiak, beste ezertan  hasi aurretik.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena