08:17

albisteak

analisia

Trumpek hortzak erakutsi dizkio Kubari

Jesus Torquemada

Jesus Torquemada

Donald Trump, berak dioen bezala, benetako negozio gizon eraginkorra bada, ez du beteko mehatxua eta ez ditu etengo Kubaren eta Estatu Batuen arteko harremanak.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Donald Trump, berak dioen bezala, benetako negozio gizon eraginkorra bada, ez du beteko mehatxua eta ez ditu etengo Kubaren eta Estatu Batuen arteko harremanak.

Trumpek dio askatasun gehiago nahi duela Kuban. Askatasun politikoa eta erlijio askatasuna, besteak beste eta bestela ez dagoela akordiorik.

Kuba politikoki irekitzeak luze joko du, hori segurua da, beraz Trumpek bete egin beharko luke mehatxua. Baina horretan, Estatu Batuen interesak daude jokoan.

Enbargoa indarrean dago oraindik. Turismoa ere debekatua dago teorian, baina praktikan, Barack Obamaren hainbat dekretuk merkataritzaren eta turismoaren hazkundea ekarri dute.

Estatu Batuetako nekazariek, Trumpen alde egin dute gehienek, baina merkatu garrantzitsua ikusten dute Kuban eta ez diote ixten utziko.

Eta gauza bera, hegazkin konpainiek ere:  120 hegaldi komertzial ezarri nahi dituzte egunero Kubaren eta Estatu Batuen artean.

Beraz, Kuban ikusi ahal izango dugu beste inon baino lehen, Trump, ematen duen bezain gogorra ote den.

ogorra ote den.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea:
  • Trump gaur

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena