albisteak
Iruzkina
Jesus Torquemada
AEBo presidentea hauteskunde-kolegioak erabakitzen du, eta estatu bakoitzak ordezkari kopuru bat du kolegio horretan, herritar kopuruaren arabera.
Nazio osoan egindako inkestek ez dute ezertarako balio Ameriketako Estatu Batuetan (AEB). Boto gutxi batzuengatik zirt edo zart egingo duten estatu gutxi batzuetan zer geratuko den, hori da axola duena. Izan ere, AEBo presidentea hauteskunde-kolegioak erabakitzen du, eta estatu bakoitzak ordezkari kopuru bat du kolegio horretan, herritar kopuruaren arabera. Kaliforniak 55 ditu; Texasek, 38; New Yorkek, 29; Floridak, 29 eta horrela erreskadan.
Estatu bakoitzean boto gehien lortzen duen hautagaiak estatu horretako ordezkari guztiak lortzen ditu. Hauteskunde-kolegioan guztira 538 ordezkari daude, beraz, Etxe Zurira iritsiko da 270 ordezkari lortzen dituena. Erdia gehi bat. Eta gerta liteke 270 ordezkari izatera iristen denak boto erreal gutxiago izatea, bere aldeko boto-paper gutxiago Estatu Batuetan, oro har, galtzen duen hautagaiak baino. Hori gertatu zen 2000. urtean Bush Etxe Zurira iritsi zenean, Gorek baino boto gutxiago izan arren Estatu Batuetan. Oraingoz, inkesten arabera, Hillary Clinton aurretik doa estatu erabakigarrietan, baina nahikoa da bi estatutan inkestek kale egitea Trumpek aukera gehiago izateko.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa