albisteak
Iruzkina
Jesus Torquemada
Frantziako lehen ministroak ikasleak erostea erabaki du. Bestalde, sindikatu ahulenek protestak utzi ditzaten, behin behineko kontratuen kostua garestitzea erabaki du.
“Zatitu eta irabaziko duzu” horixe, Manuel Vallesen, Frantziako lehen ministroaren apustua. Bere lan erreformaren aurkako protestak handitzen doazela ikusita, besteak beste, ikasleak langileekin batera manifestatzen ari direlako, ikasleak erostea erabaki du.
Bekak eta diru laguntzak eskaini dizkie baliabide gutxien dituzten gazteei, honela protestak utziko dituztelakoan.
Bestalde, sindikatu ahulenek protestak utzi ditzaten, behin behineko kontratuen kostua garestitzea erabaki du, honela, enpresaburuek behin-behineko kontratuak egitea garestiago izango lukete, eta kontratu mugagbeak sustatuko lituzkete. Erabakiak, orain arte lan erreforma defendatu duten enpresarien haserrea eragin du.
Momentuz, Vallesk denak aurka ditu. Sindikatuek ez dute amore ematen, ikasleek kalean jarraituko dute eta enpresariek lan erreforma dagoeneko ez zaiela interesatzen esan dute. Eta Vallesen arazoa dena, Hollandena ere bada. Gaur gaurkoz, datorren hauteskundeetan Hollandek garaipena lortzea ezinezkoa dirudi.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa