08:17

albisteak

Iruzkina

Txina: % 7 haztea ez da nahikoa

Jesus Torquemada

Jesus Torquemada

Txinarentzat hain garrantzitsuak diren esportazioak asko jaitsi dira, eta horri aurre egitek eta berriro lehiakor izateko, yuana debaluatzea erabaki du gobernuak.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Txinako ekonomia ez doa ondo, edo ez behintzat bere agintariek nahiko luketen bezain ondo. Alderdi Komunistak Txinako eredu ekonomikoa 2025 edo 2030erako aldatzea jarri zuen helburu estrategiko moduan. Txinako ekonomia azkeneko 10 urtetan % 10eko erritmora hazi da. Esportaziotara zuzendutako politika ekonomikoa eraman du, mundu guztian saltzeko ekoizpen eredu merkearekin.

Agintari txinatarrek badakite egungo eredua ez dela betiko, eta horregatik, 10 urtetan ekonomia eredua aldatzea erabaki zuten Alderdi Komunistako azkeneko kongresuan. Barne kontsumora begirako ekonomia sustatu nahi dute, baina oraingoz, Txinaren ekonomiak inportazioen menpe jarraitzen du. Hala, esportazioak asko jaitsi dira azkeneko hilabeteotan, produktu txinatarrak ez direlako lehen ziren bezain merkeak. Horrela, gobernuak debaluazio garrantzitsua egitea erabaki du, lehena 1993tik. Txinako produktuak lehiakor izatea da helburua, nahiz eta horrek ekonomia eredu aldaketa atzeratu dezakeen.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena