albisteak
Iruzkina
Jesus Torquemada
"Ezetza"k baino, "baietza"k irabazi izan balu bezala ari da orain Greziako lehen ministroa
Harrigarria da benetan Alexis Tsipras Greziako lehen ministroaren jarrera. Edota ondo pentsatutako plangintza dauka, bazkideak eta hartzekodunak engainatzeko, edota zoro xamar dago. Erreferenduma deitu zuen greziarren babesa lotzeko hartzekodunekin zuen gatazkan. "Ezetza" eskatu zien greziarrei. Botoen % 61ekin, soberan lortu zuen babes hori. "Ezetza"k baino, "baietza"k irabazi izan balu bezala ari da orain Greziako lehen ministroa. Hala da, bai. Baietzak irabazi izan balu, dimisioa emateko edo agintean jarraitzeko aukera izango zuen, baina hartzekodunen baldintzak onartuta. Eta orain garaipen handi horren ondoren, greziarrek onartu zutenaren guztiz kontrakoa egiten hasi dela ematen du.
Hirugarren erreskatea eskatzen duen agiriaren arabera, gobernu greziarrak erreformak egingo ditu zerga alorrean eta pentsioetan. Erreforma horiek berak ondo zehaztuta zeuden orain bi aste Europar Batzordeak Greziari aurkeztu zion dokumentuan. Tsiprasek onartu ez zuen dokumentua eta erreferenduma deitzeko baliatu zuena. Ezin du izan Tsiprasek adarra jotzea aldi berean Greziako herriari eta Europako bazkideei. Amarruren bat edo azpijokoren bat behar du egon hor.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa