17:37

albisteak

Analisia

Ustekabeko trantzea

 Iñigo Herce

Iñigo Herce

Barcina ordezkatzeko operazioak ezusteko bilakaera izan du UPNn, eta alderdi barruko krisia berriz zabaltzeko mamua piztu du.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Yolanda Barcinak irekitako ateak ezusteko egoera eraman du UPN alderdira. Lau izango dira Barcinaren lekukoa hartzen saiatuko diren hautagaiak: Jose Javier Esparza sailburua, Amelia Salanueva senataria, Juan Ramon Rabade eta egun Foru Legebiltzarreko presidente den Alberto Catalan. Azken honek emandako urratsak, gainera, bestelako dimensioa eman dio ordezkapenaren auziari, UPNren azken kongresuan alderdiak bizi izan zuen zatiketa irudia berriz ere azaleratuz.

Gauzak horrela, gaur gaurkoz ez dago esaterik nor izango den Nafarroan boterea ez galtzeko egin beharreko ahaleginaren arduraduna. Baina ez da ahantzi behar Alberto Catalanek lehia estua egin zuela Yolanda Barcinarekin, eta alderdiaren %47ak eman ziola babesa, Nafarroako presidenteak %51 lortu zuen bitartean. Ez da arerio txikia izango, beraz, Barcinak aktibatutako operazioa lasai eta ezustekorik gabe egitea pentsatu zutenentzat.

Oraindik ere ez dago argi zergaitik erabaki zuen Barcinak eskenatokia uztea. Zenbaiten irudikoz, mugimendu horrek hauteskundeen ondoren alderdi sozialistarekin beharrezko litzatekeen ituna egitea erreztuko luke. Ziklo politiko baten amaiera iragartzen duten adierazleak nabarmenak dira. Nafarroako erkidegoaren mapa politiko izugarria marraztu du azken Navarrometroak, eta emaitzak batek baino gehiagok auzitan jarri dituen arren, egungo egoera hankaz gora jar lezaketela islatzen dute. Horren aurrean, legegintzaldi honen hasieran ikusitako nafar sozialisten eta errejionalisten arteko elkarulertzea behar beharrezkoa litzateke berriz ere egungo statu quo-a mantentzeko. Izan ere, PP-k eta PSOE-ek askotan adierazi dute gertuko istorian Nafarroa “Estatu auzia” dela, eta ezohiko erabakiak beharrezkoak bezain posibleak direla foru erkidegoan.

Lehia zabalik dago UPN-n. Alderdiko hautsak harrotu diren honetan, barne tentsioak begibistakoak dira. Hauteskunde primariorik ez bada egingo, ez dago hain argi zein organuk hartu behar duen hautagaiaren erabakia. Batzuren ustez, Kontseilu Politikoa osatzen duten 232 lagunek hautatu beharko lukete. Beste ahots batzuk, ordea, uste dute 500 kide baino gehiago dituen Batzarraren esku geratu beharko litzatekeela azken ebatzia. Barne boterearen adierazle izango da. Eta hasieran Jose Javier Esparzaren hautagaitzak irabazteko aukera gehien izango zituela zirudien arren, egungo egoeran emaitza zein izango den ezin du inork aurreratu.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena