08:30

albisteak

Analisia

Ukrainako gerra ahaztua

Jesus Torquemada

Jesus Torquemada

- Erredakzioa -

Oso larria da Ukrainan gertatzen ari dena, eta hala ere, oso gutxi hitz egiten da horretaz.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Martxa honetan, gerra ahaztu horietakoa bihurtuko da aurki Ukrainakoa, Afrikakoak bezala. Oso larria da Ukrainan gertatzen ari dena, eta hala ere, oso gutxi hitz egiten da horretaz.

Egia da, Ukrainako lurraldearen zati txiki bati bakarrik eragiten diola, baina emaitza benetan latza ari da izaten. Batetik, suntsiketa, bestetik, hildakoak: 2.000tik gora, Nazio Batuen agentzia batek berri eman duenez.

Lugansken, kalez kale ari dira borrokan Ukrainako armada eta errebelde errusiazaleak eta Donetsken bonbardaketak dituzte egunero. Ihesi doazen errefuxiatuen kopurua gora doa etengabe.

Beti bezela, zibilak dira ondorioak gehien nozitzen dituztenak. Asaldatzeko moduko gertakarietan, azkena, zibilak zeramatzan autobús konboiaren aurka duela bi egun izandako artileria erasoa da. Errebeldeak ez omen dira izan. Gobernuaren soldaduak ere ez. Baina hantxe geratu ziren hamazazpi hildako. Malasiako hegazkinean  hirureun geratu ziren bezelaxe. Hura ere argitu gabe dago oraindik.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena