albisteak
Analisia
Iñigo Herce
- Erredakzioa -
PP eta PSOE-k oso emaitza txarrak izan dituzte, bai eserlekuei baita boto kopuruari erreparatuz gero.
Espainiako bi alderdi nagusiek orain arte izan duten nagusitasuna kolokan da Europako Hauteskundeen ondorioz. PP eta PSOE-k oso emaitza txarrak izan dituzte, bai eserlekuei baita boto kopuruari erreparatuz gero. Horrekin batera, alderdi txikien gorakada nabarmentzekoa da, bereziki lehen aldiz hauteskundeetara aurkeztu den Podemos alderdiarena ere.
Espainiak azken zazpi urteotan pairatu duen krisi ekonomikoak birrinduta utzi ditu gizarteko hainbat sektore. Oraindik ere bost miloi langabetu inguru dituen herrialdean haserrea une jakin batzuetan antzeman da soilik, kalean. Orain berriz, haserrea botoetan gorpuztu da. Alderdi haundiek mezu garbia jaso dute, eta datorren urteko azaroko hauteskunde orokorrei begira ahalegina egin beharko dute galdu duten konfidantza berreskuratzeko. Baina murrizketak eta austeritateaz gain, beste errezeta eta proposamen batzuk eskatu ditu jendeak. Horri erantzunik eman ezean, Espainiako hurrengo Diputatuen Kongresuak oso bestelako itxura izan dezake
Euskal Herria
EAJ-k irabazi ditu hauteskundeak EAE-n eta horrekin, eta Izaskun Bilbao berriz ere Bruselara eramanez, helburuak lortu ditu. Baina Andoni Ortuzarren alderdiak ezin du lasaitasun osoz begiratu etorkizuna, EH Bilduren emaitzei erreparatuz. Koalizioak bigarren indarra izaten jarraitzen du, Gipuzkoan eta, erne, Araban, irabaziz gainera. Datorren urtean Foru eta Udal hauteskundeak izango dira udaberrian eta, gauzak horrela, bi alderdion arteko norgehiagoka estua eta gogorra izango da, Gipuzkoan batez ere.
Nafarroan ere gaurko emaitzak datorren urteko Foru Hauteskundeen atarikoak bezala ikus daitezke. Hala, eskuina lehen indarra izan da –UPNrik gabe, PP hautatu dute nafar gehienek lehen indar moduan--, baina EH Bilduk bigarren postua sendo lortu du. Horrek ere abiapuntu ezin hobean uzten du hurrengo urtean Foru Legebiltzarreko lehiari begira.
Europa
Istoriako Bruselako Parlamenturik euroeszeptikoena utzi dute hauteskundeok. Burokraziaren eta murrizketen Europak ez du lortu hiritarren babesik. Jendearen haserre eta amorrua kaletik hauteslekuetara heldu da. Erakunde eta alderdientzako mezua kaletik bulegoetara bidalitakoa
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa