albisteak
Iruzkina
Jesus Torquemada
Badirudi ezkerreko babesa galdu eta Hollande eskuinean hasi dela galdutako botoen bila. Suizidio politikoa da.
Frantziako boto-emaileen udal hauteskundeetako mezuak bi izan zirela dirudi. Ezkerrekoek programa ez betetzea egotzi zioten Hollande presidenteari, eta eskuinekoek gogortasun handiagoa eskatu zuten immigrazioaren aurka.
Itxuraz, Hollandek eskuinaren mezua bakarrik ulertu du. Manuel Valls izendatu du lehen ministro, Barne ministro gisa izen ona lortu duelako. Ospe hori, hain zuzen, eskuinak egindako eskari bati erantzutegatik lortu du: ijito errumaniarrak kanporatzeagatik.
Beraz, badirudi ezkerreko babesa galdu eta Hollande eskuinean hasi dela galdutako botoen bila, suizidio politiko dena.
Vallsek ez du eskuindar modura jokatzen immigrazioaren auzian bakarrik, baita gai sozialetan ere. Adibidez, 35 orduko lan-astea ezabatzea proposatzen du, ezkerrarentzat lorpen historikoa dena. Gainera, Hollandek Europarekin hitzartutako erreforma-sorta egin beharko du, 50.000 milioi euroko murrizketa.
Hollande ezkerretik jasotako boto-uholdeari esker iritsi zen Eliseora, baina orain eskuineko bultzadari erantzun dio. Hori bada nahi duena, badirudi ondo aukeratu duela lehen ministroa. Mihi gaiztoek 'ezkerraren Sarkozy' deitzen diote.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa