albisteak
Analisia
Iñigo Herce
- Erredakzioa -
Jeltzaleek egonkortasuna eta lasaitasuna irabazi dute. Sozialistek, hirugarren indarra izan arren, argazkian lekua aurkitu dute eta alderdi eraginkor baten papera lortu dute.
Azken urteotako hoztasuna eta distantzia bosteko baten bitartez uxatu dituzte gaur jeltzale eta sozialistek. Euskal politikaren gertuko istorian mugarri berri bat jarri dute Urkulluk, Ortuzarek eta Lopezek. Antzeko beste irudi batzuk ere ikusi izan ditugu aurretik Ajuria Enean: EAJ eta PSE-EEren artean Ardanza eta Jauregiren garaian, alderdi abertzaleen artean Lizarran, eta gertuago, sozialista eta popularren artean.
Hiru protagonistak irrifartsu azaldu dira gaurkoan. Ez dute aparteko griñarik azaldu, baina euren jarrerekin urteotako urruntasuna amaitutzat eman dutela adierazi nahi izan dute.
Alderdi politikoek derrigortuta daudenean soilik egin ohi dituzte itunak. Beharrak bultzatuta. Hitzartzeak, gainera, amor ematea dakar eta aurkakoari zerbait eskeintzea. Jeltzaleek “jeometria aldakorra” zuten helburu legegintzaldiaren hasieran, baina oraingoz alderdi bakar bat hartu behar izan dute bidelagun herrigintzan aritzeko. Sozialistek, aldiz, etzuten ahaztu gura Lopezek jeltzaleengandik jasotako oposizio gogorra, baina azkenean lehen arerio eta etsai zenarekin ados jarri behar izan dute.
Jeltzaleek egonkortasuna eta lasaitasuna irabazi dute. Sozialistek, hirugarren indarra izan arren, argazkian lekua aurkitu dute eta alderdi eraginkor baten papera lortu dute. Lopezek, gainera, ezkerreko diskurtsoa nabarmendu du, itun fiskalak ekarriko dituen aldaketak euren lorpenak izan direla azpimarratuz. Urkulluk eta Ortuzarrek, herri akordioa eta gizartearentzat ona den adostasuna dela.
Hitzarmenak garai berri bat ireki du. Hauteskundeek ireki zuten eskenategi politico berria iada baina, batez ere, duela bi urte ETA-k indarkeriarekin amaitzeko egindako iragarpenak. Hori izan da azke hamarkadatan euskal politikak izan duen mugarri nagusiena, eta horrek ireki zuen benetan sekulan ikusi gabeko itun politikoen jokoa. Jeometria aldakorraren zantzuak ikusi izan ditugu ezker abertzalea eta sozialisten artean Gipuzkoan, jeltzale eta popularren artean ere bai. Ikusteke dago bakegintza, gatazka politikoa eta Euskal Herriaren estatusa mahai gainean jartzen direnean zer nolako aldaketak etorriko diren.
Kontua, gaurko bostekoa baino, bostekoaren ondoren zer etorriko den ikustea da. Ezberdinen arteko itun politikoen aroa zabalik dago. Eta hurrengo hilabeteotan jakingo dugu gaurko argazkia euskal politikaren ardatz berria den eta beste indar politikoek ere izango duten tarterik joku zelaian
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa