17:43

albisteak

Analisia

Urkulluren jenerazioa

Iñigo Herce

Iñigo Herce

- Donostia -

Josu Erkorekaren izendapenak mezu argi bat utzi du: estatus berri bat negoziatzeko asmoa benetakoa da, eta, ekonomiarekin batera, legegintzaildiaren hezur muina izango da.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Eusko Jaurlaritza berria osatuko duten zortzi sailburuak Iñigo Urkullu lehendakariaren kintakoak dira. Denok dira berrogeita hamar urte ingurukoak. Itxuraz, lehendakariak administrazioan eskarmentua duten pertsonez inguratu nahi izan du, bere sintonia berean egongo den jendea izatearekin batera.

Lehendakariorderik izendatu gabe, Josu Erkoreka jarri du bigarren moduan. Bere izendapenak irakurketa asko izan ditzake. Baina zalantzarik ez dago pisu politikoa duen bozemaile indartsu bat jarri nahi izan duela Jaurlaritzaren irudia eta mezua plazaratzeko lanean. Gainera, Ekoreka testu juridikoen aditua da, tartean Estatutua eta eskubide historikoen ingurukoak. Madrilgo Kongresuan egindako lanak ere konkaktu eta erlazio asko eman dizkio. Bere irudia, bertan, ezin hobea da, eta Rajoy edota Rubalcabarekin linea zuzena du. Bere izendapenak, beraz, mezu bat uzten du: Urkulluren Estatus politiko berri bat eraikitzeko asmoa benetakoa da, eta legegintzaldiaren muin muinean egongo da.

Jaurlaritzaren bizkar-hezur ekonomikoa hiru izenek osatzen dute: Ricardo Gatzagaetxebarria, Arantza Tapia eta Juan Mari Aburto. Euren ardura izango da ekonomia suspertzeko neurriak bultzatzea, krisiai aurre egiteko politika zehaztea eta langabezia jeistea. Hirurek ondo baino hobeto ezagutzen dituzte euskal administrazioaren zirrikitu guztiak.

Herrizaingo Sailari Segurtasun Saila deituz, iraganeko kapituluak atzean uzteko asmo bat islatzen du Urkulluk. Gertuko istorian, Herrizaingo Saila terrorismoaren kontrako borrokarekin lotu da. Garai berriari bultzada emateko edo, izenak ere ezberdina behar duela izan dirudi. Sail horren buru, publikoaren aurrean ez baina alderdi barruan proiekzioa duen emakumea jarri du lehendakariak: Estefanía Beltrán de Heredia. Beti korapilotsua den sail horretan bigarren mailan nor izendatzen duen adi ikusi beharko da.

Cristina Uriarte independienteak Hezkuntza, Hizkuntz Politika eta Kultura "supersaila" hartu du bere gain. Ez du lan erreza izango, murrizketen garai baten erdi erdian daudelako berak kudeatuko dituen arloak.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena