Ume lapurtuak
Heriotza
Erredakzioa
Urtarrilaren 18an, uko egin zion epailearen aurrean deklaratzeari, osasun arazoak argudiatuta.
Albisteak (1)
Informazio gehiago (1)
Maria Gomez Valbuena, 'Sor Maria', ume lapurtuen auzian auzipetutako moja, hil egin da Madrilen, horren komentutik baieztatu dutenez.
Sor Maria "larri" zegoen, eta, beraz, uko egin zion urtarrilaren 18an epailearen aurrean deklaratzeari, "osasun arazoak" argudiatuta.
Iazko apirilaren 12an deklaratu egin zuen, emakume batek 1982. urtean alaba lapurtu izana egotzita. Hain zuzen ere, bi kasutan inputatuta zegoen.
Sor Maria salatu zuen ama bat: 'Errezatu egin dut ez hiltzeko'
Maria Luisa Torre Sor Maria salatu zuen amak alaba Santa Cristina ospitalean kentzeagatik (Madril) esan du errezatu egin zuela fededuna ez hiltzeko, "ez maite nuelako, epaitegietan ikusi nahi nuelako baizik".
Elkartek azkartasuna eskatu diote Justiziari
"Haur lapurtuen" kaltea jasan dutenen elkarteek esan dutenez, Sor Maria hil izana "bidean oztopo bat gehiago" izan da, eta Justiziari azkartasuna behar duten kasuak aztertzea eskatu diote, errudun guztiak epaitzeko "Sor Maria gehiago daudelako".
Antonio Barroso Adopzio irregularren kalteak jasan dituztenen elkarte nazionaleko presidenteak moja hil izana deitoratu du, bi kausa artxibatu egingo dituztelako, inputatu bakarra zelako. Halere, hainbat hamarkadatan Espainian izandako haurren desagerpenen errudun bakarra ez dela izan nabarmendu du.
"Haur lapurtuen" amak aurrera jarraituko dute salaketekin
Maria Cruz Rodrigo SOS Haur Lapurtuen presidenteak azaldu duenez, kalteak jasan dituztenek aurrera jarraituko dute salaketekin, Justiziaren aurrean, Maria Gomez Valbuena, Sor Maria, hil den arren .
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa