Ume lapurtuak
Konpromisoa
Erredakzioa
Espainiako ospitaleetan, 1950 eta 1990 urteen artean, “praktika horien biktima izan zirenei ahalik eta babes handiena ematea” da asmoa.
Fiskalek hobitik ateratzea agindu ahalko dute, haur lapurtuen kasuan. EITB
Albisteak (4)
Informazio gehiago (1)
Estatuko Fiskaltza Nagusiak gutun bat bidali die Fiskaltza guztiei, gorpuak hobitik atera ahal izango dituztela esanez, haur jaioberrien kasuan; DNA probak ere egin ahalko dituzte, haur lapurtuen kasuan, baimen judizialik izan beharrik gabe, legez kanpoko atxiloketen gertaeratzat jotzeko aukera izateaz gain.
Gutunaren asmoa honako hau izan da: "Irizpide juridikoak bateratzea haur lapurtuen kasuan, erantzun berdin bat emateko, ahalik eta kasu gehien ikertzea ahalbidetuta, denboran oso atzean geratzen direnak barne", Estatuko Fiskaltza Nagusiak asteazken honetan ohar batean jakitera eman duenez.
Espainiako ospitaleetan, 1950 eta 1990 urteen artean, "praktika horien biktimak izan zirenei ahalik eta babes handiena ematea" da asmoa.
Ikerketa-izapideak irekitzea
Fiskaltzak gutun horretan esan duenez, fiskalek ikerketa-izapideak ireki beharko dituzte "ondorio penalak izan ditzaketen" gertakariak argitzeko, "justiziaren jarduera bultzatu baino lehen".
Era horretan, salatutako gertaera bakoitzagatik eginbide bat irekiko da, ondorioz, "gertaera asko batera izapidetzea" ez da aholkatzen, "lotuta daudela uste duen adierazgarririk ez dagoenean".
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa