Etxegabetzeak
Konpromisoa
Espainiako bankuen eta aurrezki kutxen patronalek adierazi dutenez, lege berriak etxegabetzeak geldiaraztea ahalbidetzen duela azalduko diete bezeroei.
Etxegabetzeen kontrako protesta ekitaldia. Argazkia: Artxiboko irudia.
Albisteak (3)
Informazio gehiago (1)
Etxegabetzeen lege berriari buruz bezeroei informazioa emateko eskatuko diete Espainiako Aurrezki Kutxen Konfederazioak eta Espainiako Bankuen Elkarteak Espainiako banku eta aurrezki kutxei.
Soledad Berrecil Espainiako herriaren defentzaileak ostiralean Diputatuen Kongresuan azaldu zuenez, eskaria bidali zien bi erakundeei. Antza denez, etxegabetzeen lege berriaren harira, zordunek dituzten eskubideen berri ematea eskatzen zien finantza erakundeei.
Etxegabetzeen legea maiatzaren 16an sartu zen indarrean. Horren arabera, bi urtez eten egingo dira kolektibo ahulenetako pertsonak etxegabetzeko emandako aginduak, eta zordunek zorra berregituratzeko aukera izango dute.
Bestalde, etxegabetzeak eteteko aukera izango dute epaileek, kaltedunek sinatutako hipotekan gehiegizko klausulak daudela irizten badiote
Finantza erakundeek bezeroei aldaketa horien guztien berri ematea eskatu zuen Soledad Berrecilek. Azaldu zuenez, ostiralean jaso zituen Espainiako Aurrezki Kutxen Konfederazioaren eta Espainiako Bankuen Elkartearen erantzunak.
Bi elkarteak eskariarekin bat datoz, eta bezeroei etxegabetzeen legeari buruzko informazioa emateko konpromisoa hartu dute.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa