20:50

Etxegabetzeak

Erabakia

Kaleratzeak Stop Bizkaiak 'escrache'ak egiteari utziko dio

Erredakzioa

Marta Uriarte Kaleratzeak Stop Bizkaiako bozeramailearen hitzetan, protesta horiekin "diskurtsoa lausotu egiten da eta benetako arazoaz ez" da hitz egiten.

  • Argazkia: EFE

    Argazkia: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

'Escrache'ak "erabat" baztertzea erabaki du Kaleratzeak Stop Bizkaia plataformak. Protesta mota horiekin etxegabetzeen "benetako arazoaz hitz egiten ez" dela uste du plataformak.

Marta Uriarte Kaleratzeak Stop Bizkaiko bozeramailearen ahotan, plataformak "barne gogoeta" egin eta "'escrache' hitza" alde batera uztea erabaki du.

Protesta horiekin "diskurtsoa lausotu egiten da eta benetako arazoaz ez" da hitz egiten, erantsi du. Iritzi publikoaren zati bat etxegabetzeen aurka eta hipoteka legearen aldaketa eskatzen duten plataformen kontra jar dezaketela gaineratu du.

Manifestaldiak

Euskadin, izaera sozialeko mobilizazioak izan dira betidanik, eta plataformak manifestaldiak egiten jarraituko du, "indarkeria erabili barik" eta politikarien etxeetara joan gabe.

Etxegabetzeen arazoa konpontzeko adostasunaren aldeko apustua egin du Uriartek, eta "eskubideak urratuz helburuak lortuko ez" dituztela azpimarratu du.

Antonio Basagoiti Euskadiko PPren presidentearekin telefonoz hitz egin duela onartu du Uriartek. Basagoitirekin bilduko direla eta Iñigo Urkullu lehendakariari bilera eskatu diotela baieztatu du. Gainerako buruzagi politikoekin biltzea espero dutela nabarmendu du.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena