Etxegabetzeak
Protesta ekintza
Erredakzioa
Parte-hartzaileek protesta BBK aretotik urrun eraman behar izan dute, Ertzaintzak behartuta.
Albisteak (2)
Informazio gehiago (1)
Arratsaldeko lehen orduan istiluak izan dira Ertzaintzaren eta escrache baten parte-hartzaileen artean, Bilboko BBK aretoaren sarreran. Finantza entitatea Batzar Orokorra egin dute areto horretan.
15:30 aldera, agente sozial desberdinak, besteak beste, Stop Desahucios elkarteak eta Hipoteketako Kaltedunen Plataformak (PAH) protesta egin dute "murrizketen eta langabeziaren" aurka protesta egiteko. Era berean, Kutxabankek "etxegabetzeak egiten jarraitzea" salatu dute.
EFE albiste agentziak jakinarazi duenez, metro batzuk atzera egiteko eskatu diete ertzainek manifestariei. Orduan irainak eta kolpeak hasi dira, elkarretaratzea BBKren egoitzatik urruntzea lortu arte.
Karmele Lopez Bizkaiko Stop Desahucios elkarteko bozeramaileak adierazi duenez, istilu horietan "beldurra" eta "ezintasuna" sentitu dute.
"Ordaintzeko gai izan garen bitartean ateak irekita hartu gaituzte, baina orain terroristak garela ematen du", gaineratu du.
Azpimarratu duenez, etxegabetzeen aurkako plataformek indarkeriaren aurkako jarrera dute.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa