Etxegabetzeak
Madril
Erredakzioa
PAHko hainbat kidek Espainiako Gobernuaren presidenteordearen etxe-aurrean elkarretaratze bat egin dute, poliziez inguratuta.
Espainiako presidenteordearen etxearen aurrean egin dute protesta. Irudia: EFE
Hipotekagatik Kaltetuen Plataformako (PAH) zenbait kidek -200 bat lekukoen arabera- elkarretaratzen bat egin dute Soraya Saenz de Santamaria Gobernuaren presidenteordearen exte-aurrean, Gobernuak gai horren inguruan duen jarrera salatzeko.
Bertako lekukoen arabera, protesta Manuel Becerra Plazan hasi da 18:00etan eta bertatik presidenteordearen etxebizitzaruntz abiatu dira, 30-40 pertsona zain zituztela. Martxan parte hartu dutenek poliziez inguratuta egin dute bidea.
Behin bere etxera heldu direnean, PAHko kideek Gobernuaren kontrako ohiuak bota dituzte: "bai egin dezakete, baina ez dute nahi"; "etxebizitza ordrainean eman eta alokairu soziala"; "Ez dugu beste kaleratzerik onoartuko" eta "Soraya, Soraya, nork ordaintzen du zeure etxea?".
Gainera, kaleratzeek jota azken urteetan suizidatu direnen aldeko minutu bateko isilunea egin dute. Izan ere, kidetako batek esan duenez, protestaren helburuetako bat da Gobernuaren presideteaordeak jendeak etxebizitza galtzen duela eta askok Hipotekaren Legea aplikatzeagatik hil direla "egunero gogora dezala".
Bestalde, polizia talde bat etxebizitzaren aurrean egon da indarkeriazko ekintzak saihesteko, eta ondoko kale batera zenbait furgoneta gerturatu dira. 18:40ak aldera protesta desegiten hasi da.
Iruzkinak
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa