12:39

Iñigo Cabacas

2012an hil zen

Iñigo Cabacasen heriotzaren epaiketa urriaren 15ean abiatuko dute

EITB.EUS

Saioak hiru astez luzatuko omen dira, eta sei dira akusatuen aulkian eseriko diren ertzainak. Fiskaltzak horien absoluzioa eskatu du, ez baitu polizia-kargan delitu zantzurik ikusten.

  • Cabacasen heriotzaren erantzukizunak zuritzeko epaiketa urrian hasiko da. Argazkia: EiTB

    Cabacasen heriotzaren erantzukizunak zuritzeko epaiketa urrian hasiko da. Argazkia: EiTB

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Iñigo Cabacas Athleticeko zale gaztearen heriotzaren erantzukizuna argitzeko epaiketa urriarren 15ean hasiko da, hainbat iturri juridikok jakinarazi dutenez. Sei dira akusatuen aulkian eseriko diren ertzainak. Fiskaltzak ez du eurentzat zigorrik eskatzen, ez baitu polizia-kargan delitu zantzurik ikusten. "Deliturik ez badago, ezin da erantzulerik zehaztu", azpimarratu du Fiskaltzak. Hori dela eta, absoluzioa eskatu du haientzat.

Epaiketaren dataren inguruan Jone Goirizelaia Cabacas familiaren abokatuak adierazi duenez, "berri ona da, azkenik ahozko epaiketa zabalduko da, froga guztiak aurkeztuko ditugulako eta Iñigorentzat eta bere familiarentzat justizia izango delako". Athleticeko jarraitzaile gaztea 2012ko apirilaren 9an hil zen, egun batzuk lehenago Ertzaintzak jaurtitako gomazko pilotakada batek buruan jota.

 

Cabacasen heriotza jazo zenetik sei urte igarota, ahozko epaiketari ekingo diote urrian. Akusatuen eserlekuan sei ertzain izango dira, horietako hiru erdi-mailako arduradunak. Ardugabekeria larriko homizidioa egotzi diete, baina Fiskaltzak uste du ez dagoela delitu-zantzurik, hori dela eta, eurentzako absoluzioa eskatu du. Fiskaltzaren arabera, ezin da ebatzi nork bota zuen Cabacas larri zauritu zuen pilota, ezta nork agindu zuen polizia-karga ere. Bestalde, Jone Goirizelaia Cabacas abokatuaren familiak arduragabekeriazko homizidioa egotzi die akusatuei.

 

Ana Torres Bilboko Instrukziozko 10. Epaitegiaren arduradunak ahozko epaiketa abiatu zuen 2016ko martxoaren 31an Ertzaintzako erdi-mailako hiru arduradunen aurka, eta beste hiru ertzainen aurkako izapideak artxibatu zituen. Geroago, Probintzia Auzitegiak ebatzi zuen hiru agente horiek ere epaitu behar zirela, gomazko pilotak ere bota zituztelakoan.

Epaileak bere ebazpenean adierazi zuenenez, "gaztea hil zuen pilota nork bota zuen zehaztea erabat ezinezkoa da". Dena dela, erdi-mailako hiru arduradun horiek "tiroak botatzeko agindua eman zuten, edo ertzainek gomazko pilotak botatzea baimendu zuten, eta horrek zuhurtzia pofesionaleko oinarrizko arauak urratu zuen, bertan bildutakoen segurtasuna arriskuan jarri zutelako". Pilotekin egindako polizia-kargari dagokionez, epaileak esan zuenez, "ez ziren pilotak erabiltzeko baldintza larririk eman".

Bestalde, ebazpen horren aurka akusazio partikularrak jarritako helegitea aintzat hartu zuen Bizkaiko Auzitegiak, eta auziaren artxiboa "presazkoa" izan zela ondorioztatu zuen.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena