Aita santua aukeraketa 2013: Jorge Mario Bergoglio, Frantzizko aita santua | EITB Aita santua aukeraketa
Frantzisko aita santua
Kardinalekin bildu da
Erredakzioa
EITB
Kardinalekin bildu da aita santu berria, Vatikanoan. ''Eskain diezaiegun gure jakituria gazteei, ardo onak bezala, adinarekin hobera egiten baitu''.
Bideoak (1)
Informazio gehiago (1)
Ostiral honetan kardinalekin egin duen bileran, pesimismoan ''ez erortzeko'' eta Ebanjelioa mundu bazter guztietara eramateko adorea izateko deia egin du Frantzisko aita santuak.
"Gure misioa da Jesus gizakiarenagan eramatea, eta gizakia Jesusengana eramatea. Ez gaitezen pesimismoan erori, ez gaitezen deabruak egunero eskaintzen digun samintasunean erori. Ez dago pesimismoarentzako tokirik'', esan du aita santu berriak 114 kardinal hautesleen aurrean, Vatikanoan.
''Gutako erdia baino gehiago agureak gara, baina zahartzaroa biziaren jakituriaren egoitza da'', esan du, kardinalei begira. ''Eskain diezaiegun jakituria hori gazteei, ardo onak bezala, adinarekin hobera egiten baitu''.
Frantziskoren hitzetan, lasaitasunerako eta otoitzerako garaia da, eta elizak batasuna behar duela berretsi du. Halaber, hunkituta agertu da San Petri plazan bildutakoek izendapenaren egunean egindako harrerarekin.
Benedikto XVI.a aita santuaz ere aritu da, eta zereginari uko egitean hartutako erabakiarekin ''keinu ausart eta apala'' egin zuela adierazi du.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa