Aita santua aukeraketa 2013: Jorge Mario Bergoglio, Frantzizko aita santua | EITB Aita santua aukeraketa
Frantzisko aita santua
Roman
Erredakzioa
Lombardik Argentina eta, orokorrean, nazioarteko zenbait hedabidek Frantzisko aita santuaren kontra plazaratutako informazioa aipatu du.
Albisteak (4)
Bideoak (1)
Informazio gehiago (1)
Federico Lombardi Vatikanoko bozeramaileak esan duenez, Argentinako eta, orokorrean, nazioarteko zenbait hedabidek Frantzisko aita santuaren kontra plazaratutako kritikak, Argentinako diktadura dela eta, "Elizaren kontrako muturreko ezkerretik" dator "Elizaren kontra egiteko, eta erabat arbuiatzen ditugu".
"Izena zikintzeko kanpaina bat da, oso ezaguna", ziurtatu du. ''Orain urte asko gertatutako ekintzei egiten die aipamen. Kalumnia eta iraina oinarri dituzten kanpainetan espezializatutako publikazio batek bultzatu du'', azaldu du.
Argentinako diktaduran bahitutako apaiz jesuita batzuei behar adina laguntza eman ez izana leporatzen diote kritika horiek aita santu berriari.
"Kanpaina iraingarria da, dagoeneko oso ezaguna'', gaineratu du. ''Inoiz ez da egon Bergoglioren kontrako salaketa sinesgarririk. Argentinako Justiziak galdeketa egin zion, baina informazioa lortzeko; inoiz ez zioten ezer inputatu'', azaldu du.
Bestalde, Bergogliok ''diktadura garaian pertsonak babesteko lan handia'' egin zuela azpimarratu du Lombardik, eta, Vatikanoko bozeramaileak azaldu duenez, Buenos Aireseko artzapezpiku izendatu zutenean, ''barkamena eskatu zuen, Elizaren izenean, diktadura garaian behar beste ez egiteagatik''.
Kirchner-Bergoglio harremanak
Argentinan, Gotzainen Biltzarreko presidente gisa Nestor Kirchner presidentearekin eta Cristina Fernandez haren ondoregoarekin harreman txarrak izan ditu; izan ere, biek Bergoglio kardinalarekin liskarrak izan dituzte.
Nestor Kirchnerren agintaldian (2003-2007), Argentinako presidenteak eztabaida beroak izan zituen Bergogliorekin. Kardinala oposizioko beste kide bat zela esatera heldu zen Nestor Kirchner. Argentinako komunikabideek harreman "gatazkatsua" bezala definitu dute. Cristinaren Presidentetzarekin harremanak hobetu ziren, baina liskarrak ez ziren erabat desagertu.
2003an Nestor Kirchnerrek hauteskundeak irabazi eta gero, Bergogliok agintari berriaren "exhibizionismoa eta iragarki karrankariak" kritikatu zituen. Bergogliok zuzendutako zenbait ekitaldietara joateari uko egin zion presidenteak, eta Eliza eta Gobernuaren artean harremanik ez zegoela baieztatu zuen Gotzainen Biltzarrak.
Cristina Fernandez boterera heldu zenean, harremanak hobetu ziren, presidente berriak 2009an Vatikanora egindako bidaia prestatzeko Elizarekin hitz egin zuelako. Baina Fernandezen Gobernuak "krispazioa" elikatzen zuela salatu zuen Bergogliok. "Aspalditik Gobernua ez da jendeaz kezkatzen", kritikatu zuen kardinalak.
2010ean Gobernuak homosexualen arteko ezkontzak arautzeko legea onartu zuen, eta harremanak gehiago okertu ziren.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa