00:22

Nafarroako kutxa auzia

Urte politiko berria

Auzitegiek bere 'zintzotasuna' babestu dutela azpimarratu du Barcinak

Erredakzioa

Bere proiektuari bultzada ematearen alde egin du, eta ''sinesgarritasuna'' berreskuratzeko beharraz aritu da, ''autokritika, gardentasuna eta zorroztasuna'' oinarri hartuta.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Nafarroako Kutxako dieten auzia artxibatuta, auzitegiek bere ''zintzotasuna'' babestu dutela uste du Yolanda Barcina UPNko presidenteak. Halaber, bere proiektuari bultzada ematearen alde egin du Barcinak, eta horretarako akordioak bilatu beharra azpimarratu du, ''lehena, erreforma fiskala''.

Cadreitan (Nafarroan) egin ditu adierazpenak UPNko presidenteak, urte politiko berria abiatzeko ekitaldian. Hauteskundeak egin zituztenetik igarotako bi urteak ''gogorrak'' izan direla onartu du; ''baina hauteskundeei, zentsura-mozioari, barne kongresu zail bati eta prozesu judizial bati arrakastaz aurre egiteko gai izan gara'', gaineratu du.

Edonola ere, ''sinesgarritasuna'' berreskuratzeko beharraz aritu da Barcina, ''autokritika, gardentasuna eta zorroztasuna'' oinarri hartuta.

Etorkizuna

Parlamentuan gehiengo nahikorik ez duela onartu du, eta, egoerari aurre egiteko akordioetarako prest agertu da. Urte politiko berrirako neurrien artean, ''erabateko erreforma fiskala'' aipatu du Barcinak.

Bere hitzaldian, autokritika ere egin du, eta ''politikariek eta erakunde ekonomikoek sinesgarritasuna galdu'' dutela onartu du, ''egoerei aurre egiteko gai ez izatearen ondorioz''.

Hala, UPN proiektuari bultzada ematearen alde azaldu da.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena