10:24

Krisi Ekonomikoa 2020

Europa

'Hazi egin dira errekuperazioaren iraunkortasunari buruzko arriskuak '

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Gainera, adeitsuak izatearen eta arazoei eta arriskuei aurre egiteko neurriak ez hartzearen arriskuaz ohartarazi du.

  • Christine Lagarde Nazioarteko Diru Funtseko (NDF) zuzendaria. Artxiboko irudia: EFE

    Christine Lagarde Nazioarteko Diru Funtseko (NDF) zuzendaria. Artxiboko irudia: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Christine Lagarde Nazioarteko Diru Funtseko (NDF) zuzendariak gaur ohartarazi duenez, "suspertze ekonomikoa motelegia eta ahulegia da eta hazi egin dira horren iraunkortasunari buruzko arriskuak".

Frankfurt hirian eskainitako hitzaldian Lagardek aurrez berak esandakoari buruzko ñabardura egin du. Horren hitzetan, "errekuperazio ekonomikoak iraun egiten du, hazkundean gaude eta ez krisian".

"Alertan gaude, ez alarma egoeran. Hazkundearen abiadura moteldu egin da. Dena dela, politikariak erronkei aurre egiteko eta elkarrekin jarduteko gai badira ondorio positiboak izango ditu mundu mailako ekonomian eta konfiantzan", NDFko zuzendariaren arabera.

Lagarderen esanetan, mundu mailako aurreikuspenak makaldu egin dira azken sei hilabetetan, batez ere, Txinako ekonomiaren moteltzeagatik, lehengaien garestitzeagatik eta herrialde askok aurreikusita dituzten finantzazio murrizketengatik.

Europako Banku Zentralak hartutako neurriek konfiantza ekonomikoa hobetzen lagundu dutela iritzi dio. Dena den, adeitsuak izatearen eta arazoei eta arriskuei aurre egiteko neurriak ez hartzearen arriskuaz ohartarazi du.

Herrialde bakoitzak "neurri ezberdinak" behar dituela nabarmendu du Lagardek; aitzitik, herrialde guztiek erreformen beharra dutela gaineratu du, bai zerga politikan, bai moneta politikan eta baita egitura mailan ere.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena