11:09

Krisi Ekonomikoa 2020

LAN TXOSTENA

Hazkundeak ez duela enplegua igotzea lortzen ohartarazi du EHUk

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Hain zuzen ere, azken urtebetean 6.000 okupatu eta 4.000 langabe gutxiago izan dira. Alabaina, ez aktiboak 7.000 gehiago dira.

1:43
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Ekonomiaren hazkundeak ez du enplegua igotzea lortzen Euskadin, Euskal Herriko Unibertsitatearen (EHU) Lan Txostenak ohartarazi duenez. Izan ere, azken 12 hilabeteetan, langabeen eta okupatuen kopuruak behera egin du, baina aktibo ez daudenek gora egin dute.

Hain zuzen ere, azken urtebetean 6.000 okupatu eta 4.000 langabe gutxiago izan dira. Alabaina, ez aktiboak 7.000 gehiago dira.

Langabeen jaitsiera horrek langabezia tasak behera egitea eragin du, 2014ko bigarren hiruhilekoaren %16,13tik hiruhileko honetako %15,98ra, Estatuko baxuenetakoen artean kokatuta.

Kontratu motei dagokienez, igo egin da behin-behinekotasuna Euskadin, Estatu osoan gertatu den bezala. Hori horrela, aldi baterako kontratua dutenak % 21etik % 23ra igo da.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena