11:26

Krisi Ekonomikoa 2020

Europako Banku Zentrala

Europako justiziak babestu egin du EBZk zor publikoa erostea

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Epaia 2012an iragarritako planari buruzkoa da, baina EBZk martxoan iragarritakoan ere du eragina.

  • Mario Draghi EBZko presidentea. EFE

    Mario Draghi EBZko presidentea. EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Europar Batasuneko Justizia Auzitegiak legezkotzat jo du Europako Banku Zentralak (EBZ) estatu kideen zor publikoa erosteko 2012ko udan iragarritako programa.

Hain zuzen ere, plan horrek ez duela estatu kideei finantziazioa eskaintzeko debekua urratzen ebatzi du Luxenburgok.

Auzia Alemaniako Auzitegi Konstituzionalak bideratu zuen Europako Justiziara. Izan ere, herrialde horretako epaileek zalantzan jarri zuten programa legezkoa ote zen, eta, lehen aldiz, kasua aztertzeko eskatu zioten Luxenburgori.

Epaia 2012ko planari buruzkoa bada ere, EBZk martxoan iragarritakoan ere du eragina. Programa horren arabera, banku komunitarioak 60.000 milioi euroko zorrak erosiko ditu hilero 2016ko iraila arte, eta Alemania aurka agertu da.

2012ko programa Mario Draghi presidenteak berak iragarri zuen, urte horretako uztailaren 26an Londresen egindako agerraldi batean. Iragarpenak merkatuak lasaitzea eta Espainiako eta Italiako arrisku-saria murriztea ekarri zuen. "Gure agintaldiaren baitan, EBZ prest dago edozer egiteko, euroa salbatzeko. Eta sinetsi, nahikoa izango da", nabarmendu zuen.

Iruzkinak

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena