17:46

Krisi Ekonomikoa 2020

Espainiaren inguruko txostena

Zerga bereziak igotzea eta koordainketa handitzea eskatu du NDFk

Agentziak | Erredakzioa

Nazioarteko Diru Funtsak hobera berrikusi ditu Espainiaren hazkunde ekonomikoaren inguruko aurreikuspenak: % 3,1 2015ean eta % 2,5 2016an (% 2,5 eta % 2 ziren aurrekoak).

1:26
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Espainian zerga bereziak eta ingurumen zergak igotzearen alde azaldu da Nazioarteko Diru Funtsa, eta, horrekin batera, ''BEZaren lehentasun tratamenduak pixkanaka-pixkanaka murrizten'' joatearen alde. Halaber, Hezkuntza eta Osasun mailan erkidegoetan koordainketa handitzea proposatu du.

Astelehen honetan Espainiaren aurreikuspen ekonomikoaren inguruko txostena kaleratu du Nazioarte Diru Funtsak, eta, NDFk bertan adierazi duenez, erakundeak uste du Espainian, erkidego mailan, fiskalitatean aurreztu lezakeela, hezkuntza eta osasun arloetako zerbitzuen eskaintzan kostuak murriztuta.

Horretarako, erkidegoetan koordainketa erantzukizuna handitzea proposatu dute.

Diru-sarrera handiagoak izatea da asmoa, NDFren hitzetan.

Enpleguaren sorrera

Halaber, Nazioarte Diru Funtsak uste du Espainiak oraindik baduela aukera enplegua sustatzeko neurriak hartzeko, eta, ildo horretan, aldi baterako langileen eta langile mugagabeen kaleratzeen kalte-ordainen kostuak parekatzea proposatu du. Halaber, kontratu bakarra sortzea ere proposatu dute, eta horren kalte-ordaina antzinatasunaren araberakoa izatea. NDFren arabera, horrek langabezia-tasa murrizten lagunduko luke.

Zorra

Espainiako zorraren inguruan ere mintzatu da NDF, eta aintzat hartu du Espainiak defizita murriztu izana, ekonomiaren susperraldiaren hasierarekin batera; baina, hala ere, ohartarazi du zor publikoa oso handia dela, eta oraindik handitzen jarraitzen duela.

Hazkunde aurreikuspenak

NDFren txostenean jasotzen denez, Espainiako ekonomikoa ''gogor'' hasi da ''gorantz'', aurretik egindako erreformek bultzatuta, eta, hala, Nazioarteko Diru Funtsak hobera berrikusi ditu Espainiaren hazkunde ekonomikoaren inguruko aurreikuspenak: % 3,1 2015erako eta % 2,5 2016rako (% 2,5 eta % 2 ziren aurrekoak).

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena