Krisi Ekonomikoa 2020
Ekitaldia Donostian
Agetnziak | Erredakzioa
Espainiako Ekonomia ministroak Donostian egindako agerraldi batean esan duenez, "egin beharreko erreformak 2012an egin dira".
Albisteak (3)
Informazio gehiago (1)
Luis de Guindos Espainiako Ekonomia eta Lehiakortasun ministroak agertu duenez, "datozen urteetan hazkundearen bidean sartzeko egoeran dago Espainia". Horren hitzetan, hazkunde tasa % 2,5 eta % 3ren artean egongo da, eta "enplegu asko sortuko da".
De Guindosek Gipuzkoako Enpresa foroan egin ditu adierazpenok. Laboral Kutxak, El Diario Vasco egunkariak eta PwC-ek antolatuta, ekonomiari buruzko jardunaldiak egin dituzte gaur Donostiako Merkataritza Ganberan. Ministroarekin batera, Arantza Tapia Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun sailburua eta PPko buruzagi ugari, tartean Arantza Quiroga, izan dira ekitaldian.
"Duela hiru urte genituen aurreikuspen ekonomikoak eta orain ditugunak oso bestelakoak dira", esan du ministroak. De Guindosek aitortu du "zailtasun ugari" daudela eta Espainia ez dela oraindik krisitik atera, baina "etorkizunari eta horri begira ditugun aukerei buruzko ikuspegia oso ezberdina da", azaldu du.
Zailtasunak zailtasun, De Guindoseen hitzetan, Espainiako ekonomia "% 3 haziko da aurten eta 600.000 lanpostu sortuko dira". Ekonomia ministroaren esanetan, duela hiru urte pentsaezina zen egoerari "buelta" eman dio Espainiak, orduan "kolapso egoeran" baitzegoen.
De Guindosen iritzian, "Eurogunean gehien haziko den ekonomia handietako bat izango da; Eurogunearen batez bestekoaren halako bi egingo du gora Espainiako ekonomiak, eta Euroguneko herrialdeetan sortutako enpleguaren batez bestekoa gaindituko du".
Datozen urteetan ere, 2016, 2017 eta 2018an ere, "gauzak egiten jarraitu" beharko dutela ohartarazi du De Guindosek, baina ez dira "2012an egin genituenen pareko izango, eta beste kostu sozial bat izango dute".
"Espainiako ekonomiaren erreforma garrantzitsuenak, funtsezkoak, 2012an egin genituen, baina ahaleginak egiten jarraitu beharko dugu", aitortu du De Guindosek.
Horren harian, "kanpotik etor daitezkeen arriskuak" aipatu ditu ministroak, Greziari erreferentzia eginez; izan ere, De Guindosen hitzetan, Greziak "Eurogunean jarraitu beharko luke, ezarritakoa beteta eta arauei men eginda".
Espainian ez dago "ustelkeria estrukturalik"
Ustelkeriari buruz galdetuta, "Espainiak ez du ustelkeria estrukturalik", erantzun du De Guindosek, baina kasu "mespretxagarri" batzuk izan direla eta krisiak bete-betean harrapatu dituen herritarrak "lur jota" utzi dituela onartu du.
Euskal kutxak fundazio bihurtzearen auziaz ere itaundu diote Ekonomia ministroari. De Guindosen arabera, Europako Banku Zentralari (EBZ) eta EBri "ez zitzaien gustatzen akzioduna fundazio izatea, eta pizgarri batzuk jarri zituzten martxan". Gobernua EBZrekin eta Kutxabankekin hitz egiten ari da, eta "alde guztiak aseko dituen akordioa lortuko da", gaineratu du.
tu du.2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa