13:01

Krisi Ekonomikoa 2020

Europa

Lan merkatuan erreformak egitea eskatu dio Eurotaldeak Espainiari

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Europako Batzordeko eta Europako Banku Zentraleko ikuskatzaileek ohartarazi dutenez, Espainiako ekonomia hazten ari bada ere, oraindik ere desorekak ditu.

  • Jeroen Dijsselbloem Eurotaldeko presidentea. Artxiboko irudia: EFE

    Jeroen Dijsselbloem Eurotaldeko presidentea. Artxiboko irudia: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Jeroen Dijsselbloem Eurotaldeko presidentearen esanetan, Espainiako Gobernuak erreforma gehiago egin behar ditu, bereziki, lan merkatuan eta zerga sisteman. Dena den, azpimarratu du Espainiako ekonomia "oso ongi" errekuperatzen ari dela.

"Espainiako ekonomia oso ongi errekuperatzen ari da eta jakina da Espainiak erreforma asko egin dituela dagoeneko, baina oraindik ere gehiago egin ditzakeela uste dut", esan du Eurotaldeko presidenteak euroguneko Ekonomia ministroek egitekoa duten bilera hasi aurretik.

"Ezagunak dira erreformak behar dituzten alorrak: lan merkatua, zerga sistema, ... Hala ere, Gobernua lanean ari da eta Luis de Guindos Espainiako Ekonomia ministroak dioena entzungo dut", gaineratu du.

Europako Batzordeko eta Europako Banku Zentraleko ikuskatzaileek egindako txostena aztertuko du ostiral honetan Eurotaldeak. Izan ere, aipaturiko ikuskatzaileak Madrilen izan ziren martxoaren 12a eta 18a bitartean Espainiak Europatik jasotako 41.300 milioi euroko erreskatearen jarraipena egiteko.

Ikuskatzaileek ohartarazi dutenez, Espainia hazten ari bada ere, "desoreka esanguratsuak daude ekonomian", langabezia eta zorra tarteko. Horrenbestez, lan merkatuan neurri gehigarriak hartzeko eta zerbitzu profesionalak liberalizatzeko beste erreforma batzuk abiatzeko eskatu dio Rajoyren Gobernuari.

"Erreformekin jarraitzeko eskatzen diegu Espainiako agintariei. Oraindik ere lan asko dago egiteke hainbat alorretan, lan merkatuan barne. Hala ere, ez Eurotaldeak ez Europako Batzordeak ezta Europako Banku Zentralak ere ez dute uste Espainia atzeratuta dagoenik. Gogoratu egin nahi diogu, besterik ez", gaineratu du.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena